Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak
William Henry Fox Talbot, “Napoleon Bonaparteri Oda” laneko ahapaldia, Lord Byron-ek eskuz idatzia (1840ko apirilaren 4a baino lehen)
Barbara Kruger, Titulurik gabea (1985)
Iruzkinak
El Lissitzky, Eraikitzailea (1924)
- Izenburua:
- El Lissitzky, Eraikitzailea (1924)
- Erakusketa:
- Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak
- Gaiak:
- Eskuak | Artea eta politika | Artea eta teknologia | Artea. Teoria | Lan-prozesua | Erretratua eta autorretratua
- Mugimendu artistikoak:
- Abangoardia | Konstruktibismoa
- Teknikak:
- Fotomuntaketa
- Artelan motak:
- Argazkia
- Aipatutako artistak:
- Bayer, Herbert | El Lissitzky,
Eraikitzailea izeneko fotomuntaia bere sortzailearen, El Lissitzky-ren, irudi iraunkor bihurtu da, bai eta garai oso bateko ikur ere. Irudiak uste osoz aldarrikatzen du artista “eraikitzailea” dela, eta harengan ezin hobeki baturik daudela burua, eskuak eta teknologia. El Lissitzkyk 1924an egin zuen, abangoardiak makinari zion maitasunaren une gorenean, artea eta teknologia bat egingo zutelako itxaropenarekin. 1920ko hamarkadan, El Lissitzkyk sobietar Errusian zein Alemanian ematen zuen denbora, eta bai bere obrari esker, bai diseinu grafikoaren, diseinuaren eta arkitekturaren inguruan zituen teoriei esker, garai hartako aitzindarietako bat izan zen.
Ikusten ari garen “eraikitzaile” honek teknika zehatz eta konplexuak erabili zituen irudia taxutzeko. Hainbat negatibo konbinatuz egin zuen. Bata bestearen gainean jarri, eta esposizio zuzena aplikatu zien. Herbert Bayer-en Metropolitar bakartia lanean bezala, El Lissitzkyk begia eskuan integratu du, baina ondorio erabat ezberdina da: arrazionala eta hotza da, bitxia eta ametsezkoa izan beharrean. Metropolitar bakartia ere erakusketa honetan dago ikusgai. Eraikitzailearen eskutik datozen eta haren burua inguratzen duten forma ordenatu, abstraktu, geometrikoak bat datoz modernotasunarekin eta sozialismoaren ikus-mintzaira berri dinamikoarekin. Orduko jende askorentzat, artistak bizitza kolektiboari egindako ekarpen konstruktiboaren ideala eskaintzen zuen irudiak.