Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak
Paul McCarthy, Eskuineko eskua (Propo seriea), 2001
William Henry Fox Talbot, “Napoleon Bonaparteri Oda” laneko ahapaldia, Lord Byron-ek eskuz idatzia (1840ko apirilaren 4a baino lehen)
Iruzkinak
Gregory Crewdson, Titulurik gabea (1995)
- Izenburua:
- Gregory Crewdson, Titulurik gabea (1995)
- Erakusketa:
- Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak
- Gaiak:
- Eskuak | Heriotza | Artea eta gizartea | Artea eta psikologia | Fikzioa eta errealitatea | AEB | Beldurra | Ametsak
- Artelan motak:
- Argazkia
- Aipatutako artistak:
- Crewdson, Gregory
Argazki hau Naturaren miraria deritzon seriekoa da, eta izu gotikoa nahiz hiri-inguruko auzoetako hutsalkeria nagusi diren munduan barneratzen gaitu. Basoetako izaki baten ikuspegitik, adibidez eskuineko txoriaren ikuspegitik, zuhaitzez beteriko auzo bateko giroa ikusten dugu, etxe barruko bizimodu baketsuarena, hain zuzen. Hala ere, edertasun bitxia eta izu lazgarria helarazten dituen objektua sartzen da eszenan: beso bizigabea, hatzak kakoturik, heriotza eta usteldura dariola.
Gregory Crewdson-ek, Amerikako Estatu Batuetako artistak, sortu zuen irudi hori. Haren lanaren ezaugarri nagusia da giro despertsonalizatua, fikziozkoa ematea oso eszena landuei. Attrezzoa eta aktoreak erabiltzen ditu, filmen ezaugarri nabarmenak dituzten eszenak lortzeko. Bere lana deskribatzean dioenez, modu bitxian perfektuak diren irudiak sortzeko saioak egiten ditu.
Crewdsonen aita psikoanalista zen. Koskortu ahala, liluraturik gelditu zen Amerikako Estatu Batuetan, hiri-inguruko auzoetan dauden bizitza baketsuekin eta familia bakarreko etxeekin. Bere lanean, hain zuzen, ingurune hori erabiltzen du, baina trauma erreprimituaren sentsazioa areagotuta. Sarritan, sortzen dituen irudiek amets-kutsua dute.
Crewdsonek bere lana azaltzeko erabili dituen hitzak oso egokiak dira ikusten ari zaren irudirako. Honako hau esan du:
“Beti interesatu zait ohiz kanpokoa dena; alegia, ohiko egoerei begiratu, eta zerbait fantastikoa edo misteriotsua aurkitzea. Etxe barruko bizimodua interesatzen zait; argazkietako edertasuna; eta baita nolabaiteko errealismoa ere”.