Edukira zuzenean joan

Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak

Alexander Rodchenko, Ama (1924)

Info gehiago

Argazkilari ezezaguna, IOOF Logia Handi Subiranoa (1890eko hamarkada)

Info gehiago

Iruzkinak

Eliott Erwitt, Nixon lehendakariordea eta Khruschev, Sobietar Batasuneko lehen ministroa, “sukaldeko eztabaida” egiten, Ameriketako Estatu Batuetako erakusketan, Moskun (1959)

Izenburua:
Eliott Erwitt, Nixon lehendakariordea eta Khruschev, Sobietar Batasuneko lehen ministroa, “sukaldeko eztabaida” egiten, Ameriketako Estatu Batuetako erakusketan, Moskun (1959)
Erakusketa:
Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak
Gaiak:
Artea eta politika | Sinbologia | Erretratua eta autorretratua | Gerra Hotza | AEB | Errusia | Nikita Khrushchev | Richard Nixon
Artelan motak:
Argazkia
Aipatutako artistak:
Erwitt, Elliott

Argazki hau Gerra Hotzaren ikur bilakatu da. Elliot Erwitt argazkilariak Ameriketako Estatu Batuetara emigratu zuen 1939an, Europako gerratik ihesi. Hogei urteren buruan, Magnum agentzian lanean ari zela, Richard Nixon lehendakariordeak Moskura egin zuen bidaiaren berri ematea egokitu zitzaion. Hain zuzen, Ameriketako Estatu Batuetako produktuekin Errusian egiten zen lehen erakusketa bisitatzera joan zen. Amerikako Estatu Batuetan egindako sukalde baten aurrean, Nixonek eta Sobietar Batasuneko lehen ministro Khruschev-ek eztabaida beroa izan zuten ekonomia-politikari buruz. Gertaera hori ezagun egin da, eta oraindik ere “sukaldeko eztabaida” deitzen zaio. Erwittek haien arteko liskarra atzeman zuen irudi honetan. Hain zuzen, une horretan, Nixon Errusiako buruzagiarengana hurbiltzen ari da, eta bularrean ematen dio atzamarraz, modu oldarkorrean.

Bakoitza bere segizioak inguratuta, Nixon Khruschev konbentzitzen saiatzen da, Amerikako Estatu Batuen dohain ekonomikoez; ereduzko sukalde modernoa da horien adibidea. Eztabaidaren une batean, Khruschevek erronka egin zion Nixoni: “Demagun zu kapitalismoaren aldeko abokatua zarela, eta ni aldiz, komunismoaren aldekoa. Konpara ditzagun gure ikuspuntuak”. Nixonek, orduan, honela erantzun zion: “Elkarrizketari eusteko duzun modua ikusita, zinez izango zinateke abokatu ona”.

Horrek frogatzen du argazkiak gaitasun izugarria duela mezu ideologiko jakin bat atzemateko eta helarazteko. Izan ere, bi politikariren arteko eztabaida erakusten digun bat-bateko irudi hau Ameriketako Estatu Batuek mehatxu komunistari beldurrik gabe aurre egingo ziotelako ideiaren ikur bilakatu zen. Nixonek berak indar handikoa iritzi zion argazkiari, eta, horregatik, 1960an, lehendakaritza eskuratzeko kanpainan erabili zuen, Erwitten baimenik gabe.

BESTE ATALAK

Sarrera

Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Alfred Stieglitz, Eskuak titarearekin (1920)

Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Alexander Rodchenko, Ama (1924)

Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Eliott Erwitt, Nixon lehendakariordea eta Khruschev, Sobietar Batasuneko lehen ministroa, “sukaldeko eztabaida” egiten, Ameriketako Estatu Batuetako erakusketan, Moskun (1959)

Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Argazkilari ezezaguna, IOOF Logia Handi Subiranoa (1890eko hamarkada)

Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Man Ray, Izpigrama, eskuarekin eta arrautzarekin (1922)

Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Herbert Bayer, Metropolitar bakartia (1932)

Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Bruce Nauman, Hologrametarako estudioak (a‑e) (1970)

Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Paul McCarthy, Eskuineko eskua (Propo seriea), 2001

Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Gregory Crewdson, Titulurik gabea (1995)

Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak, Iruzkina, 2005

Info gehiago

William Henry Fox Talbot, “Napoleon Bonaparteri Oda” laneko ahapaldia, Lord Byron-ek eskuz idatzia (1840ko apirilaren 4a baino lehen)

Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak, Iruzkina, 2005

Info gehiago

El Lissitzky, Eraikitzailea (1924)

Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Barbara Kruger, Titulurik gabea (1985)

Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Gabriel Orozco, Nire eskuak nire bihotza dira (1991)

Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Andreas Gursky, Maiatzaren lehena, II (1998)

Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak, Iruzkina, 2005

Info gehiago