Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak
Herbert Bayer, Metropolitar bakartia (1932)
Paul McCarthy, Eskuineko eskua (Propo seriea), 2001
Iruzkinak
Bruce Nauman, Hologrametarako estudioak (a‑e) (1970)
- Izenburua:
- Bruce Nauman, Hologrametarako estudioak (a‑e) (1970)
- Erakusketa:
- Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak
- Gaiak:
- Giza gorputza | Esperimentazio artistikoa | Keinuak
- Artelan motak:
- Argazkia | Holograma | Serigrafia
- Aipatutako artistak:
- Nauman, Bruce
Irudi-sorta honek Bruce Nauman-en aurpegiaren zati batzuk erakusten dizkigu. Artista bere haragia estutzen eta tiratzen ari da. Hartara, aurpegiaren berezko ezaugarriak aldi berean groteskoak eta barregarriak diren keinu bihurtzen dira. Naumanek hainbat bide erabiltzen du bere obrak gauzatzeko. Bere lanik ezagunenak, agian, hormetan jartzeko diren neoizko obrak dira, testuren bat edo irudien siluetak erakusten dituztenak. Halaber, sarri egin du lan bideoarekin. Bere gorputza erabili ohi du lanerako material gisa. Hemen ikusgai dauden irudien inguruan, honako hau dio Naumanek: “Keinuak egitea gorputza norberaren nahien arabera maneiatzeari lotua dagoela uste dut”. Hala, bada, artistaren eta artelanaren arteko mugak lausotu egiten ditu, eta zalantzan jartzen du sormen artistikoaren kontzeptu tradizionala.
Irudi hauek holograma-sorta baterako “estudioak” direla dio Naumanek. Bere hologramak lauak dira, baina hiru dimentsioko espazioaren ilusioa sortzen dute. 1968. urtean hasi zen hologramak egiten. Hala ere, ikusgai dauden “estudio” hauek bi urte geroago, infragorri bidezko argazkiekin egindako sorta batean oinarrituz, sortu zituen serigrafia-lanak dira. Horrek erakusten du Naumanen lan egiteko moduak, askotan, jardun artistikoaren konbentzioak kolokan jartzen dituela.