Edukira zuzenean joan

Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak

Barbara Kruger, Titulurik gabea (1985)

Info gehiago

Andreas Gursky, Maiatzaren lehena, II (1998)

Info gehiago

Iruzkinak

Gabriel Orozco, Nire eskuak nire bihotza dira (1991)

Izenburua:
Gabriel Orozco, Nire eskuak nire bihotza dira (1991)
Erakusketa:
Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak
Gaiak:
Giza gorputza | Eskuak | Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Materiala | Sinbologia
Mugimendu artistikoak:
Arte Kontzeptuala | Minimalismoa
Artelan motak:
Argazkia
Aipatutako artistak:
Orozco, Gabriel

Mexikon jaioa, Gabriel Orozco da artista latinamerikar garaikiderik nabarmenenetariko bat. Adierazpide anitz erabiliz egiten du lan: marrazketa, eskultura, argazkilaritza, bideoa eta antzezpena baliatzen ditu bere langintzan, neurri handi batean oinarritzat arte kontzeptuala eta minimalismoa hartuta.

Bi cibachrome irudi hauek artistaren soinaren goialdea erakusten dute. Egilearen eskuak bere bularraren aurrealdean elkartzen dira, benerazio jarreran; eta ireki egiten dira, bere hatzen marka duen buztinezko bihotz-itxurako pieza bat erakusteko. Artistaren eskuekin eskultura modelatzeko jardunbide tradizionala eta betierekoa du aipagai artelan horrek; hau da, ukimen eta esku bidezko artisautza. Badago tradizio latinoen edo ikonografia katolikoaren zehar-aipamenik. Lanak, hala ere, artistaren “materiala” zer den azaltzen duten definizio tradizionalak zalantzan jartzen ditu. Orozcok areagotu egiten du tentsio hori, haragia eta materia bata bestearen ondoan ipiniz, eta buztinezko “bihotza” eta artistaren gorputzaren barruan taupadaka ari den benetako bihotza bata bestearengana hurbilduz. Sinbolismo ahaltsua da, baina iheskorra eta iragankorra du sorburu. Buztinezko bihotza eskuen mugimendu bakarraz sortu da.

Orozcok askotan  lan egin du material malguarekin, bere gorputzaren edo inguruaren markarekin inprimatuta: pieza hau egin eta urtebetera, adibidez, pastazko bola handi bat jarri zuen erakusgai. Artistaren gorputzak adina pisatzen zuen gutxi gorabehera, eta kalean behera biraka eramana zuen, errepideko hautsa, hondakinak eta galtzadako mailatuak har zitzan.

BESTE ATALAK

Sarrera

Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Alfred Stieglitz, Eskuak titarearekin (1920)

Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Alexander Rodchenko, Ama (1924)

Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Eliott Erwitt, Nixon lehendakariordea eta Khruschev, Sobietar Batasuneko lehen ministroa, “sukaldeko eztabaida” egiten, Ameriketako Estatu Batuetako erakusketan, Moskun (1959)

Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Argazkilari ezezaguna, IOOF Logia Handi Subiranoa (1890eko hamarkada)

Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Man Ray, Izpigrama, eskuarekin eta arrautzarekin (1922)

Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Herbert Bayer, Metropolitar bakartia (1932)

Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Bruce Nauman, Hologrametarako estudioak (a‑e) (1970)

Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Paul McCarthy, Eskuineko eskua (Propo seriea), 2001

Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak, Iruzkina, 2005

Info gehiago

Gregory Crewdson, Titulurik gabea (1995)

Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak, Iruzkina, 2005

Info gehiago

William Henry Fox Talbot, “Napoleon Bonaparteri Oda” laneko ahapaldia, Lord Byron-ek eskuz idatzia (1840ko apirilaren 4a baino lehen)

Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak, Iruzkina, 2005

Info gehiago

El Lissitzky, Eraikitzailea (1924)