Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak
El Lissitzky, Eraikitzailea (1924)
Gabriel Orozco, Nire eskuak nire bihotza dira (1991)
Iruzkinak
Barbara Kruger, Titulurik gabea (1985)
- Izenburua:
- Barbara Kruger, Titulurik gabea (1985)
- Erakusketa:
- Eskuak adierazpide: Buhl Bildumako argazkiak
- Gaiak:
- Generoa eta sexualitatea | Eskuak | Artea eta komunikabideak | Bildumagintza | Ibilbide artistikoa | Materiala | Kontsumoa | Henry M. Buhl | Keinu-komunikazioa | Keinuak
- Artelan motak:
- Argazkia | Inprimaketa
- Aipatutako artistak:
- Arbus, Diane | Kruger, Barbara
Irudiak eta testua bata bestearen ondoan ipiniz lan egiten duen artista da Barbara Kruger. Hartara, politikagintza sexualaren diskurtsoaren ildotik doazen kritika- eta protesta-mezu ahaltsuak sortzen ditu. Diane Arbus argazkilari berritzailearekin ikasi zuen, baina Krugerrek bere esperientzia ere badu inspirazio-iturri, 12 urtez lan egin baitzuen Conde Nast aldizkarietako diseinatzaile- eta argazkilari-editore gisa.
Bederatzi panel inprimatu hauek, ikus-mintzaira gehigarria dute, Buhl Bilduma bateratzen duen gaiari lotzen dituena: eskuen keinuak. Erakusketa honetako hainbeste lanetan agertzen den giza eskuaren elokuentzia adierazgarria areagotzen du panel hauetako esaldi hautsia: “We will no longer be seen and not heard”, hau da, “Ez gaituzte berriro ikusiko gure ahotsa entzun gabe”.
Irudi bakoitzeko keinuak hitzekin harremanduta daude, zeharka batzuetan, agerian beste batzuetan, eta modu jostarian maiz. “Ikusia” esan nahi duen “seen” hitzaren letrak dira bere begia seinalatzen duen gizonaren irudiaren markoa. Goian eskuinaldean dagoen paneleko neskatoa, hatz lodia sudurrean duela, desafiozko “no” batekin dator, ezin aproposago; ingelesezko “ez” hori, ordea, "sudurra" esan nahi duen “nose” hitzaren lehenengo zatia ere bada.
Egunkari eta aldizkarietatik hautatzen ditu bere zuri-beltzeko argazkiak Krugerrek. Gero, argazkiei eslogan probokatzaileak ipintzen dizkie, hala nola: “Erosten dut; beraz, banaiz”. Eta, azkenik, hedabide horietara berorietara eramaten ditu atzera, kontsumo masiboko kulturak gizarte- eta ekonomia-harremanetan eta genero-politikan duen eragin erabatekoari desafio eta kritika egiteko.