Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera
Gustave Moreau, Argonautak
Iruzkinak
Sarrera
- Izenburua:
- Sarrera
- Erakusketa:
- Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera
- Gaiak:
- Argazkigintza | Artea eta teknologia | Artearen historia | Eragin artistikoa | Lan-prozesua
- Aipatutako artistak:
- Gauguin, Paul | Khnopff, Fernand | Moreau, Gustave | Mucha, Alphonse | Picasso, Pablo | von Stuck, Franz
XIX. mendearen amaiera aldera, argazkilaritza jada ez zen aberatsen edo teknologia-esparruko adituen pribilegioa bakarrik. Izan ere, 1880an Kodak markako kamera asmatu zen; aipatutako kamera erabiltzeko oso erraza zen eta ondorioz, makina bat lagunen hobby bihurtu zen argazkilaritza. Honako erakusketa honetan aurkezten diren abangoardia europarreko artista guztiek nahastu dute argazkilaritza euren lan‑metodoekin.
Zenbait egileren ikuspegitik, hala nola Gustave Moreau eta Franz von Stuck, kamerak marraztu nahi den eszena baten erreplika zehatza lortzea ahalbidetzen du, alegia, estudio antzeko bat lortzen da eta hortik abiatuta edo horretan oinarrituta landuko da amaierako lana. Beste zenbait egileren kasuan, berriz, hala nola Gauguin edo Picasso, paisaje exotikoen argazkiak edo artelanen kopien argazkiak inspirazio bezala erabili zituzten eta bere lanean eragina izan zuen horrek guztiak. Kamera oso lagungarria egin zitzaien Fernand Khnopff eta Alphonse Mucha bezalako artistei ere; azken bi egile hauek estetika sinbolistaren jarraitzaileak ziren, eta bere helburua ez zen mundua modu errealistan aurkeztea, alegia, guk mundua ikusten dugun bezala aurkeztea, baizik eta artistaren barne-munduko egia unibertsalak adieraztea.
Baliteke harrituta geratzea erakusketa honetako hainbat lanetan argazkilaritzak izandako eraginaz ohartzean. Hain zuzen, erakusketa honetan artistek euren lana egiteko orduan argazkilaritzak eragindako aldaketa esanguratsua azaldu nahi da, bai arte-objektu bezala zein berrikuntza zientifiko bezala, bai dokumentu bezala zein publizitate-lanabes bezala.