Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera
Édouard Vuillard, Barnealdea
Pablo Picasso, Gizon baten erretratua
Iruzkinak
Constantin Brancusi
- Izenburua:
- Constantin Brancusi
- Erakusketa:
- Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera
- Gaiak:
- Argazkigintza | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua
- Artelan motak:
- Argazkia | Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Brancusi, Constantin
Constantin Brancusi eskultore errumaniarrak ia bizitza osoa Parisen igaro zuen eta bera izan zen eskulturaren historian izandako berritzaile handietako bat. Giza formari egindako sinplikazio apain eta landuengatik da ospetsua. Sorgina eskultura emakume baten buruak eta bularrek osatzen dute; emakumea haritzez eta kare-harriz egindako “oinarri” baten gainean dago zelatan.
Brancusik oso ideia garbiak zituen bere eskultura kokatzeko eta ikusgai jartzeko orduan, eta arte-aldizkarietan eta arte-argitalpenetan eskulturak eduki beharreko itxura ere asko zaintzen zuen. 1914tik aurrera gutxi gorabehera, bere lanei, argazkiak ateratzen hasi zen, bai amaituta zituenei, bai oraindik ere amaitu gabe zeudenei ere. Egileak berak ateratako zenbait argazki oso adierazgarriak eta oso irudi ederrak dira. Haatik, bere helburua ez zen argazkilari bezala ezaguna izatea. Teknika aldetik pazientzia gutxiko gizona zen eta gainera narratsa, alegia, eskulturen aurrean azaltzen zuen jarreraren aurkakoa. Berak landutako irudien benetako balioa da irudi horietan artistaren asmoa iradokitzen dela, hau da, bere eskultura behatzeko angelu egokiena zehazten du, zein altueratan kokatu, eta beste hainbat alderdi.
Brancusiren estudioko argazkiak behatuz gero, artista honen ikuspuntutik oinarriak eskulturak bezain garrantzitsuak zirela baiezta dezakegu. Argazkietan eskultura bakar batentzako oinarri bat baino gehiago prestatzen zuela ikus daiteke eta badirudi artista honek eskulturaren eta oinarriaren arteko behin betirako konbinaketa egokiena lortu arte konbinaketa bat baino gehiago prestatzen zuela. Oinarriei ateratako zenbait argazkik eskulturen antza dute. Horixe da, hain zuzen, Sorgina eskulturarekin gertatzen dena. Sorgina eskulturaren oinarria bakarrik hartu eta Brancusik argazki bat atera zion eta Txakur zaindaria izena jarri. Hogeiko hamarkadan beste eskultura desberdin baten oinarri bezala jarri zuen ikusgai. Argazkiei esker hartu zuen Brancusik erabaki bat, eta horrexegatik esaten dugu argazkiek Brancusiren sormen‑prozesuan berebiziko garrantzia izan zutela.