Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera
Medardo Rosso
Edvard Munch, Friedrich Nietzsche
Iruzkinak
Alphonse Mucha, Jacinta printzesa
- Izenburua:
- Alphonse Mucha, Jacinta printzesa
- Erakusketa:
- Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera
- Gaiak:
- Argazkigintza | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | Diseinua | Antzerkia | Sarah Bernhardt
- Mugimendu artistikoak:
- Modernismoa
- Artelan motak:
- Afixa
- Aipatutako artistak:
- Mucha, Alphonse
Jacinta printzesa antzerki‑saio baterako horma‑irudi harrigarria da; horma‑irudi honen estilo berezia XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran loratu zen eta Art Nouveau izenez ezagutzen dugu. Alphonse Mucha txekoslovakiarrak diseinatu zuen. Munichen zenbait urte bizi ondoren, Parisera joan zen eta bertan, 1890eko hamarkadan horma‑irudien diseinatzaileen artean oso ospetsua egin zen. Egile honek eragin izugarria izan zuen Europa osoan eta Estatu Batuetan eta seguraski bere lerro bihurrien diseinu atseginak eta erabilitako kolore bikainek zerikusi handia izan zuten. Aipatutako ezaugarriak asko gustatu zitzaizkion, esate baterako, Sarah Benrhardt aktoresa frantziarrari, eta berak parte hartzen zuen antzezlanen hainbat horma‑irudi egiteko eskatu zion. Baina eskuratu zuten ospeak hainbat arazo ekarri zizkion Muchari. Izan ere, estudioan hainbat modelo paratzen edukitzea garestia izateaz gain, denbora gehiegi kentzen zion eta hori ikusita, berehala hasi zen argazkilaritza erabiltzen. Modeloei argazkiak ateratzen zizkien, orokorrean bere arreba Jaroslava-ri, zein soineko eta dekoratu nahasiekin paratzen zen. Ondoren, kopia eskuetan zuela eta bere erritmoari jarraiki, fideltasun handiz kopiatzen zituen bere estilo grafikoan eta bidimentsionalean hainbat ñabardura, hala nola gonaren tolesdura zailak, aulki baten gainean zegoen xala, edo loreak edo bitxiak eskuetan zituen gazte baten behatzen posizio adierazgarriak, honako horma‑irudi honetan ikus daitekeen bezala. Oso lagungarria egin zitzaion ere, argazki horiek guztiak birziklatzeko aukera, alegia, argazkiak diseinu berriak egiteko erabili ahal izatea. Baina ez dezagun gaizki pentsatu; horrek ez du esan nahi Mucharen originaltasuna agortu zenik; Muchak argazki bat abiapuntu bezala erabiltzen zuen eta hortik aurrera bere inspirazio handia garatzen zuen.