Edukira zuzenean joan

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera

Edgar Degas, Dantzaria aurrerantz mugitzen, besoak altxatuta dituela

Info gehiago

Paul Gauguin, Bainila-landareen baratzean: gizona eta zaldia

Info gehiago

Iruzkinak

Auguste Rodin

Auguste Rodin-ek Infernuko ateak lanean aurkezten digun gizonezkoaren irudi ikaragarri hau ikustean, mundu erromantiko eta heroiko batean murgiltzen gara. Lan honek Miguel Angelek gai klasikoekin egindako eskultura gogorarazten digu, Rodinen beraren lagun margolarien, hala nola Claude Monet eta Auguste Renoir, mundu garaikidea baino gehiago. Infernuko ateak Parisko Arte Dekoratiboen Museoaren sarreran jartzeko ateetarako proiektu kolosal bat izan zen. Rodinek proiektu horretan egin zuen lan bere karreraren zati handi batean, baina 1917an hil zen eta ez zuen amaitzea lortu. Dante-ren Jainkotiar Komedian dago inspiratuta daude Infernuko ateak.

Sormen‑aldi luze horretan, Rodinek argazkilaritzaren aurrean azaltzen zuen jarrera erabat aldatuz joan zen. Hasiera batean, argazkiko irudi lauak ez zuen interes handirik piztu artistarengan. Berak nahiago zuen benetako modeloekin lan egin, nahiago zuen modeloek bere estudioan paratzea. Egile honek eskainitako hainbat elkarrizketetan behin eta berriro baztertu zuen kamerak artista baten lan‑metodoetan sormen‑elementu bat ekar zezakeela baieztatzen zuen ideia. “Kamerak ez du arimarik” adierazi zuen, eta hain zuzen, artista honen helburua arima bere eskulturetan haragiztatzea zen. Baina Rodin gizon azkarra zen. Argazkilaritzari esker bere lanak aldizkarietan eta egunkarietan ezagutzera ematea errazagoa zela ohartu zen, bai eta jatorrizko lana momentu jakin batean erakusketa batean aurkezteko eskuraezina zegoenean argazkiaren bitartez ordezka zezakeela. Argazkilariekin estuki egin zuen lan, eta argazkien bitartez bere lana ahalik eta modu egokienean islatzeko piezak berak kokatzen eta argiztatzen zituen.

Baina 1908tik aurrera, eta Edward Steichen ezagutu ondoren bakarrik, Rodin argazkilaritzaren teknikaren balio estetikoak argi eta garbi ulertzen hasi zen. Edward Steichen artista gazte amerikarrak kamerarekin zuen trebetasuna berehala antzeman zuen Rodinek. Steichenek gustu fina zuen zilueta dramatikoari eta atmosferaren argiztapenari dagokienez eta gustu fin hori bat zetorren Rodinek bere eskulturaren inguruan zituen ezaugarri poetikoei eta sinbolikoei buruzko ideiekin. Rodinek Balzac idazle frantsesari eskaini zion monumentu ospetsuaren irudia, Steichenek egindakoa, interpretazioaren maisulan bikaina da. Seguraski, eskultorearen lan berantiar honetan nabarmentzen den askatasunaren zati bat argazkilaritzak izandako eraginarekin lotu daiteke zuzenean. Aipatutakoa argi eta garbi baiezta daiteke Rodinek bere eskulturaren azaleran iradoki nahi izan zuen argiztapenaren efektuen kasuan. Beraz, Rodinek, azkenean, kameraren aurrean amore eman zuen.

BESTE ATALAK

Sarrera

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Gustave Moreau, Argonautak

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Gustave Moreau, Poeta bidaiaria

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Edgar Degas, Dantzaria aurrerantz mugitzen, besoak altxatuta dituela

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Auguste Rodin

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Paul Gauguin, Bainila-landareen baratzean: gizona eta zaldia

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Fernand Khnopff, Isiltasunari buruzkoa

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Medardo Rosso

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Alphonse Mucha, Jacinta printzesa

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Edvard Munch, Friedrich Nietzsche

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Franz von Stuck, Zirtze

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Félix Vallotton, Vallotton anderea bere apaintze-mahaian

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Pierre Bonnard, Bainu-hartzaileak parke batean

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Édouard Vuillard, Barnealdea

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Constantin Brancusi

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Pablo Picasso, Gizon baten erretratua

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago