Edukira zuzenean joan

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera

Edvard Munch, Friedrich Nietzsche

Info gehiago

Félix Vallotton, Vallotton anderea bere apaintze-mahaian

Info gehiago

Iruzkinak

Franz von Stuck, Zirtze

Zirtze emakume baten antzerki-erretratu harrigarria da eta Franz von Stuck artista eta diseinatzaile bavariarrak egin zuen. Kondairak dioenaren arabera, Zirtze jainkosa eta azti bat izan zen, gizonak animalia bihurtzeko gaitasuna zuena eta belarrekin aztikeria boteretsuak prestatzen zituena. Stucken modeloak —Tilla Durieux, emakume ikaragarri ederra— erretratu honetan dituen jantzi eta pitxiak, 1912 urte inguruan artistak —edo bere emazte Maryk— modeloari atera zion argazki bateko berberak dira, nahiz eta modeloaren espresioa aldatu egiten den batetik bestera. Stuck familia apalekoa zen jaiotzez baina artista aberatsa izatera iritsi zen, baita arrakasta izugarria bereganatu ere; bizitza gehiena Munichen pasa zuen. Berak egindako lehenengo koadroetan kondairetako hainbat izaki azaltzen ziren, hala nola, faunoak eta zentauroak. Beranduago berak egindako erretratuetan ñabardura erotikoagoak soma zitezkeen, estilo apaingarriari garrantzia ematen ziolarik eta beste zenbait artista sinbolisten ezaugarri berberak errepikatzen zituelarik, hala nola Fernand Khnopff eta Alphonse Mucha.

Bere karreran, oso laguntzaile baliagarria izan zen argazkia. Antzerki‑saio bat balitz bezala, koadro bikainak eszenifikatu zituen kameraren aurrean eta bere emaztea, arrebaordea eta lagunak modelo bezala hartuta, eta sarritan modeloak nabarmenki apaintzen zituen. 1898an Munichen etxe bat eraiki zuen eta bertan bere estudio ikusgarria kokatu; bere etxe eta estudio berriak dekoratu bikaina izan ziren bere lanetarako eta berak egindako hainbat koadrotan etxeko altzari ederrak eta onak erakusten zituen. Orain artean deskribatu dugun mundu absurdu samar honen erdian bizi zen Stuck, zein kameraren aurrean energiaz beterik paratzeaz gain, kameraren atzean kokatzen zen eta barruan zuen irudimena aske uzten zuen. Artistaren ukitua antzeman daiteke buruen zilueta luxuzko tapiz eta oihal zintzilikariek osatutako hondoaren kontra marrazteko orduan. Aldi berean, argazki batean zehazten ziren lerroak eta ñabardurak ikatz-papera erabiliz mihisera pasatzeko teknika propioa landu zuen. Gaur egun, Stuck Etxean aipatu ditugun argazki asko ikus daitezke, gainean oharrak eginak dituztenak; Stuck Etxea Municheko museo liluragarri bat da.

BESTE ATALAK

Sarrera

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Gustave Moreau, Argonautak

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Gustave Moreau, Poeta bidaiaria

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Edgar Degas, Dantzaria aurrerantz mugitzen, besoak altxatuta dituela

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Auguste Rodin

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Paul Gauguin, Bainila-landareen baratzean: gizona eta zaldia

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Fernand Khnopff, Isiltasunari buruzkoa

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Medardo Rosso

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Alphonse Mucha, Jacinta printzesa

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Edvard Munch, Friedrich Nietzsche

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Franz von Stuck, Zirtze

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Félix Vallotton, Vallotton anderea bere apaintze-mahaian

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Pierre Bonnard, Bainu-hartzaileak parke batean

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Édouard Vuillard, Barnealdea

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Constantin Brancusi

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Pablo Picasso, Gizon baten erretratua

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago