Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera
Gustave Moreau, Poeta bidaiaria
Auguste Rodin
Iruzkinak
Edgar Degas, Dantzaria aurrerantz mugitzen, besoak altxatuta dituela
- Izenburua:
- Edgar Degas, Dantzaria aurrerantz mugitzen, besoak altxatuta dituela
- Erakusketa:
- Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera
- Gaiak:
- Argazkigintza | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | Mugimendua
- Mugimendu artistikoak:
- Inpresionismoa
- Artelan motak:
- Argazkia | Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Degas, Edgar | Muybridge, Eadweard
Zalantzarik gabe, Edgar Degas-en Dantzaria aurrerantz mugitzen, besoak altxatuta dituela eskultura txiki eta eder honek duen paratzeari denbora luzean eustea gauza zaila da. Zutik eta inolako mugimendurik egin gabe egotea benetan nekagarria gerta daiteke, eta normala den bezala, zentzu honetan argazkilaritzak funtzio bereziki baliagarria bete zuen. Inpresionismo frantziarreko artista guztien artetik, Degas izan zen argazkilaritzaren teknika hobeto baloratu zuen artista. Bere lanetan argazkiak sarritan erabiltzeaz gain, berak ateratzen zituen. Koadroak, marrazkiak eta eskulturak egiteko orduan inspirazio bezala erabiltzen zituen argazkiak. Gaztetatik argazkilaritza ezagutzen bazuen ere, hirurogei urte bete arte ez zen argazkilaritzaren erabiltzaile gogotsua izan. Degasen argazki gehienak 1895 urtekoak dira. Argazkien artean mota desberdinekoak aurkituko ditugu, hala nola barnealdeetan egindakoak, paisajeak eta modeloak paratuta, bainatzen edo dantza egiten estudioan, betiere artistak esandakoa betez. 1890eko hamarkadan, Degas ikusmena galtzen hasi zen eta litekeena da garai hartan kamera eramangarri eta erabiltzeko errazak ikusmena fokatzeko erabiltzea. Degasek ateratako argazkirik bikainenak artelan independenteak bailiran bereizten dira bere obran. Auguste Renoir margolariaren eta Stéphane Mallarmé olerkariaren erretratu bikoitza, esate baterako, berak pintatutako erretraturik bikainenen artean koka daiteke eta hala ere, ez zen ondoren erabili olio‑pinturarik edo pastelik egiteko.
Hementxe ikus daitekeen eskulturak mugitzen ari den gorputz baten une izoztu bat adierazten digu eta litekeena da Degasek abiapuntu bezala mugitzen ari den modelo baten argazkia hartuta argizariz landu izatea. Berak mota honetako hainbat argazki atera zituen. Zalantzarik gabe, Eadweard Muybridge amerikarraren bat bateko argazki ospetsuek eragin handia izan zuten gizakiaren eta animalien mugimendua antzemateko moduan. Degasek egindako zaldien eta zaldunen eskultura ospetsuenetako zenbait Muybridgeren estudioen antzekoak dira. Hala ere, Degasek hipodromoetan makina bat ordu igaro zituen eta ondorioz, ez da harritzekoa berak egindako pintura eta marrazki bikainenenak gain honekin erlazionatuta egotea eta lan horietako irudiek bizitza eta mugimendua islatzea.