Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera
Fernand Khnopff, Isiltasunari buruzkoa
Alphonse Mucha, Jacinta printzesa
Iruzkinak
Medardo Rosso
- Izenburua:
- Medardo Rosso
- Erakusketa:
- Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera
- Gaiak:
- Gizakia | Giza gorputza | Argazkigintza | Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Mugimendua
- Mugimendu artistikoak:
- Inpresionismoa
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Rodin, Auguste | Rosso, Medardo
Eskultura txiki honetan haur bat ikus dezakegu eta litekeena da haur hori artistaren semea izatea; badirudi haurra gugandik urruntzen ari dela. Haur baten isla bizia da erretratu bat baino gehiago. Egilea Medardo Rosso artista italiarra izan zen, eta bera da arte modernoaren egilerik bikainenetakoa eta berritzaileenetakoa. Hasiera batean Auguste Rodin-en miresletzat aurkeztu zuen bere burua eta beranduago, bere lanaren bizitasuna ikusita, eskultore frantsesaren lana neurri handi batean gainditu zuela pentsatu zuen. Bere lanik ezagunenak emakumeen eta haurren irudiak eta buruak dira —ia beti igeltxozko oinarri baten gainean argizariz landutakoak; irudi horien bitartez sentimen iragankorrak azaleratu nahi ditu. Ondorioz, egile hau ezohiko eskultorea dugu: eskultore “inpresionista” hain zuzen. Orohar, lanean erabiltzen dituen gaiak eguneroko zereginetatik ateratako irudiak dira: emakume bat belo batez estalita kaletik paseatzen; ama bat bere seme alabari bularra ematen; gortina atzean ezkutatuta dagoen haur bat.
Rossok sutsuki defendatu zuen argazkilaritza. Bere eskulturaren eta argazkien efektu inpresionisten artean elkarreragina begi‑bistakoa da, bereziki mugimendua islatzen dutenei edo ondo fokatu gabe daudenei dagokienez. 1928an hil ondoren, bere eskulturei egindako argazkien fitxategi zabal bat utzi zuen; baliteke fitxategi horretan gordetzen diren argazkien artean berak ateratako argazkiak edo argazkilari profesional batek, Rossoren agindupean, ateratakoak aurkitzea. Zenbait argazki ebakita daude buruak eta sorbaldek osatutako multzoaren norantzaren indarra azpimarratzeko. Beste zenbait antzerkiko teknikei jarraiki argiztatu dira, hartara eskultoreak adierazi nahi duena azaleratzeko. Argazki askotan marrazkiak edo oharrak aurkituko ditugu, aldaketak edo etorkizuneko proiektuak iradokitzeko. Zenbait argazki bere eskulturak bezain harrigarriak eta modernoak dira.