Edukira zuzenean joan

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera

Auguste Rodin

Info gehiago

Fernand Khnopff, Isiltasunari buruzkoa

Info gehiago

Iruzkinak

Paul Gauguin, Bainila-landareen baratzean: gizona eta zaldia

Izenburua:
Paul Gauguin, Bainila-landareen baratzean: gizona eta zaldia
Erakusketa:
Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera
Gaiak:
Argazkigintza | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | Tahiti
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Gauguin, Paul

1891n Paul Gauguin-ek jatorrizko Frantzia utzi eta Tahitira bizitzera joan zen eta urte hartan margotu zuen Bainila-landareen baratzean: gizona eta zaldia koadroa; koadro honetan nahasketa bitxia aurkituko dugu naturaren behaketa zuzenaren eta argazki batean inspiratutako irudi baten artean. Eszenan bainilazko zuhaixka txikien multzo baten artetik bertako emakume bat azaltzen da, hostoen artean dago eta zaila da emakumea ikustea. Ikus daitekeen bezala, Gauguinek lan honetan pintzelkada laburrak eta lodiak erabili zituen, Paul Cézanne artistaren koadroetan hainbeste miresten zituen pintzelkaden antzekoak, hain zuzen. Eskuinaldean bertako gizon bat azaltzen da, erdi biluzik eta zaldia zuhaixken artetik gidatzen duelarik. Gizonak, burua makurtu eta lurrera begiratzen duen bitartean, badirudi zaldia emakumea hurbil dagoela ohartu dela, behar bada bi irudien arteko harremana islatu nahian. Eskuinaldean azaltzen diren eta oraintxe aipatu ditugun irudi hauek argazki batean daude oinarrituta, hain zuzen Atenasko Partenoiko friso batean landutako gazte baten eta zaldi baten irudian. Aipatutako frisoak Europako mendebaldeko artearen eta Hegoaldeko Itsasoetan aurkitu eta deskribatu zuen mundu exotikoaren arteko fusioaren inspirazio-iturri izan ziren. Hala ere, koadro honetan azaltzen diren gizona eta zaldia deseroso daudela dirudi eta ez dute erlazio argirik koadroaren gainontzeko irudiekin.

Beste hainbat egilek bezalaxe, Gauguinek ez zuen oso garbi ikusten argazkilaritzak artista baten lanean zuen erabilgarritasuna. Alde batetik, miresten zituen artelanen argazkiak gordetzeko argazkilaritzak eskaintzen zuen aukera benetan eskertzen zuen, hartara Tahitiko estudioan zintzilikatu ahal izateko. Horrez gain, berak egindako koadroen argazkiak lagunei eta Frantzian lor zitzakeen erosleei bidaltzeko aukera ere bazuen. Bestetik, ordea, argazkilaritzaren teknika mugatuta zegoela uste zuen. Lanabes mekaniko hutsa zen Gauguinentzako, erabilgarria inspirazio-iturri baino gehiago; hala ere, ezin da ukatu argazkilaritzaren mundua oso erabilgarria egin zitzaiola. Tahitira joan baino lehen Parisen makina bat argazki eskuratu zituen eta horrek primitiboa zenarekiko gustua areagotu zion, eta hain zuzen Hegoaldeko Itsasoetan bizimodu pintoresko hori bere egitea espero zuen. Gauzarik bitxiena da Gauguinek zituen argazki kolonial horietan ez zela Tahitiko benetako bizimodua islatzen. Idealizazio bati jarraiki jantzi zituzten argazkietako modeloak, garai hartan mendebaldekoek kultura exotikoaren inguruan zituzten ideiekin bat etorriz. Gauguinek, aipatutako argazki kolonialak egokitzeaz gain, beste hainbat erreferentzia erabili zituen, hala nola Partenoia eta Borobudur tenpluko frisoetako erliebeak, eta hori guztia Tahitira eraman zituen argazkietan jasota zegoen.

BESTE ATALAK

Sarrera

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Gustave Moreau, Argonautak

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Gustave Moreau, Poeta bidaiaria

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Edgar Degas, Dantzaria aurrerantz mugitzen, besoak altxatuta dituela

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Auguste Rodin

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Paul Gauguin, Bainila-landareen baratzean: gizona eta zaldia

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Fernand Khnopff, Isiltasunari buruzkoa

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Medardo Rosso

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Alphonse Mucha, Jacinta printzesa

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Edvard Munch, Friedrich Nietzsche

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Franz von Stuck, Zirtze

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Félix Vallotton, Vallotton anderea bere apaintze-mahaian

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Pierre Bonnard, Bainu-hartzaileak parke batean

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Édouard Vuillard, Barnealdea

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Constantin Brancusi

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Pablo Picasso, Gizon baten erretratua

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago