Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera
Sarrera
Gustave Moreau, Poeta bidaiaria
Iruzkinak
Gustave Moreau, Argonautak
- Izenburua:
- Gustave Moreau, Argonautak
- Erakusketa:
- Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera
- Gaiak:
- Argazkigintza | Artea eta mitologia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Moreau, Gustave
Gustave Moreau artista frantsesa XIX. mendeko azken urteetan artista ospetsu bilakatu zen bere mito klasikoen irudiei eta deskribapenei esker, sarritan atmosfera liluragarri batean murgiltzen zituenak. Horrelako irudi irreala inoiz kamera baten bitartez jaso ahal izatea oso zaila dela pentsatuko duzue seguraski. Eta hain zuzen, duela oso gutxi aurkitu dira egile honen koadroekin erlazionatutako argazkiak Parisko bere estudioan; gaur egun Gustave Moreauren Parisko estudioa egile honen bizitzari eta lanei buruzko museo bat delarik.
Zenbait argazki ikusita, berehala Argonautak koadroa etortzen zaigu burura. Honako lan hau irudien konposizio piramidal bat da. Irudiek kondaira greko bat adierazten dute; kondaira horren arabera, Jasonek eta argonautak izenez ezagutzen ziren heroien talde batek espedizio bati ekin zioten Urrezko Ardi-larrua berreskuratzeko. Pinturan emakumez eta gizonez osatutako talde bat ikus daiteke Jasonen azpian multzokatuta eta Jasonek Ardi‑larrua eskuetan du lortutako garaipenaren seinale. Begi-bistakoa da Moreauk honako lan hau egiteko orduan argazkiei eman zien erabilera. Lehenik eta behin, egileak aldez aurretik egindako zirriborroetan zehaztutako posizioak hartu zituzten modeloek, eta ondoren, argazkiak atera zituen; helburu nagusia zen koadroa lantzeko orduan ñabardura guztiak gogoratzea. Beste zenbaitetan etorkizuneko proiektuetan erabili zitzakeen argazkiak erosten zituen. Irudiei ematen dien aura liluragarria eta poetikoa benetan da zoratzekoa, ñabardura asko zuzenean argazkietatik lortzen baditu ere. Gainera, sarritan, pinturetan azaltzen diren irudien eta egilearen estudioan paratzen ziren modeloen argazkien artean desberdintasun harrigarriak aurki daitezke.