Edukira zuzenean joan

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera

Franz von Stuck, Zirtze

Info gehiago

Pierre Bonnard, Bainu-hartzaileak parke batean

Info gehiago

Iruzkinak

Félix Vallotton, Vallotton anderea bere apaintze-mahaian

Félix Vallotton-ek etxeko eszena intimo honetan bere emazte Gabrielle aurkezten digu, bere apaintze‑mahaian lozio edo perfume botila bat hartu nahian. Nabis izenez (hebraieraz profetak esan nahi du) ezagutzen den artista‑talde baten motibo tipikoa da, eta Nabis taldekoa zen, hain zuzen, margolari suitzar hau. Aipatutako taldeko beste zenbait kidek Parisen lan egin zuten eta bertan antolatu zituzten erakusketak 1890eko hamarkadan, hala nola Pierre Bonnard, Édouard Vuillard eta Maurice Denis. Guztiek familia‑bizitzako eszenak marraztu zituzten, barrualdean zein lorategietan eta eszena guztiei ematen zieten aura poetikoa. Argiaren eta itzalaren arteko kontrasteak erabili zituzten baita kolore argidun paleta adierazkorra ere, nahiz eta batzuetan artifiziala geratzen zen, eta ondorioz, sarritan pertsonaiek dituzten aurpegiko keinuak eta gorputzaren moldea liluragarriak eta xelebreak izan ohi dira. Vallotton arrakasta handiko artista grafikoa izan zen eta zuri eta beltzean lan egin zuen; gainera, ukitu satirikoa zuen margolaria ere izan zen. Honako lan honetan lerroak oso markatuta eta ondo definituta ditu. Eszena osatzen duten irudiak barrualdeetan daude marraztuta, eta horren bitartez XVII. mendeko margolari holandarrengandik zuen mirespena aditzera eman nahi izan zuen. Egile honek egindako lana bere kideena baino zorrotzagoa da; bere kideengan, Vuillardengan esate baterako, margolari inpresionistek eragin handiagoa izan zuten. Honako eszena honen eta Vermeer-ek emakumeak leihoaren alboan jarrita gaitzat zuten koadroen artean erlazioa ikus daiteke.

Jakin badakigu Vallottonek sarritan erabili zituela argazkiak, batez ere argazkietako argien eta itzalen arteko kontraste handiak aprobetxatzeko eta horrela, egile honen lanak ukitu dramatikoa lortu zuen. Egileak berak motibo honi argazki bat atera zion, baina argazkiaren eta koadroaren artean desberdintasun txikiak aurki daitezke. Izan ere, argazkian azaltzen den gela desberdina da eta atmosfera lasaiagoa eta onirikoagoa da. Kontzeptualki koadroa bortitzagoa da: Gabrielleren soinekoaren tolesdura zurrunetatik, Gabrielleren esku irekiaren aurrean dagoen eta arantzurdearen antza duen orratz‑ontzira. Vallottonek eskuzko Kodak bat erabiltzen zuen eta sarritan, bere argazki‑iturriaren erregistroa azpimarratu nahi izan zuen. Aldi berean, aurkezten dituen eszenen lerroak oso gogorrak dira eta ukitu irreala ematen die, ondorioz eguneroko bizitza arruntetik urruntzea lortzen duelarik.

BESTE ATALAK

Sarrera

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Gustave Moreau, Argonautak

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Gustave Moreau, Poeta bidaiaria

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Edgar Degas, Dantzaria aurrerantz mugitzen, besoak altxatuta dituela

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Auguste Rodin

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Paul Gauguin, Bainila-landareen baratzean: gizona eta zaldia

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Fernand Khnopff, Isiltasunari buruzkoa

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Medardo Rosso

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Alphonse Mucha, Jacinta printzesa

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Edvard Munch, Friedrich Nietzsche

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Franz von Stuck, Zirtze

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Félix Vallotton, Vallotton anderea bere apaintze-mahaian

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Pierre Bonnard, Bainu-hartzaileak parke batean

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Édouard Vuillard, Barnealdea

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Constantin Brancusi

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Pablo Picasso, Gizon baten erretratua

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago