Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera
Félix Vallotton, Vallotton anderea bere apaintze-mahaian
Édouard Vuillard, Barnealdea
Iruzkinak
Pierre Bonnard, Bainu-hartzaileak parke batean
- Izenburua:
- Pierre Bonnard, Bainu-hartzaileak parke batean
- Erakusketa:
- Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera
- Gaiak:
- Argazkigintza | Artea eta denbora | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Argia | Konposizioa | Biluzia | Henri Matisse
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Bonnard, Pierre | Rodin, Auguste
Pierre Bonnard egilearen Bainu-hartzaileak parke batean koadroa bizitza garaikideko eszena bat izateaz gain —hiru emakume eta txakur bat itzalpean dagoen putzu batean—, aldi berean bizimodu idealaren ikuspegi bat ere bada, hain zuzen, Arkadiako eta atsegin hedonistaren eszena bukoliko bat. Kontzeptu horrek arrakasta izugarria lortu zuen zenbait margolari frantsesengan 1900 urtearen inguruan, besteak beste Auguste Rodin eta Henri Matisse. Honako marrazki hau ez dirudi argazki zehatz batean oinarrituta dagoenik. Oso gutxitan kopiatu zuen Bonnardek zer edo zer zuzenean argazkietatik, baina eszena honen izaera informala kontuan hartuta, bat datoz hainbestetan erabiltzen zituen ohiz kanpoko angelu, konposizio ebaki eta irudiak antolatu gabe multzokatzearekin. Bonnardek makina bat argazki atera zituen familiartean 1890eko hamarkadan eta hurrengo hamarkadaren hasieran ere. Gehienak, kanpoaldean bat-batean ateratako argazkiak dira (normalean udan) eta edozein familia-albumetan aurkituko ditugun argazkiak dira; gainera, erakusketa honetako beste edozein artistek ateratako edo erabilitako argazkien antzekoak dira. Bere iloba gazteei putzu batean bainatzen ari zirela ateratako argazkietan dibertimendua eta erlaxazioa igortzen dira. Bonnardek interes handia zuen kamera eramangarriari dagokionez, ez aldez aurretik finkatutako hainbat irudi lortzeko aukera ematen ziotelako baizik eta argazkia atera zen uneko bat-bateko irudia gorde ahal zuelako.
1890eko hamarkadarako kamera maila ertaineko familia orok zuen objektu bihurtu zen, eta argazkilari “amateurrek” lortuko zituzten emaitzak askotan aldez aurretik pentsatutakoak ez baziren ere, eguneroko bizitzako eszenak argazkietan islatzea gauza naturala bihurtzen zen. Haatik ezin dugu ahaztu oraindik ere koloreko argazkilaritza asmatu gabe zegoela eta kopiak zuri eta beltzean edo sepia kolorean zirela, eta ondorioz, Bonnard bezalako kolorista bikainarentzat kamera konposiziorako eta argiaren efektuak lortzeko baliabidea izan zen soilik. Bere emazte Marthe-ri hainbat argazki atera zizkion biluzik. Olerkien liburuak apaintzeko eta gai klasikoetan erabili zituen aipatu argazkiak, eta bertan Marthe ninfa bat edo jainkosa bat bailitzan aurkezten zuen.