Edukira zuzenean joan

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera

Pierre Bonnard, Bainu-hartzaileak parke batean

Info gehiago

Constantin Brancusi

Info gehiago

Iruzkinak

Édouard Vuillard, Barnealdea

Izenburua:
Édouard Vuillard, Barnealdea
Erakusketa:
Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera
Gaiak:
Argazkigintza | Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Lan-prozesua | Nabiak
Mugimendu artistikoak:
Inpresionismoa
Artelan motak:
Argazkia | Pintura
Aipatutako artistak:
Bonnard, Pierre | Vallotton, Félix

Édouard Vuillard artistaren Barnealdea koadroa, 1902koa da gutxi gorabehera. Bertan zati batean eguzkiak jotzen duen gela bat azaltzen da eta bertako leihoak irekita daude eta bertatik lorategi bat ikus daiteke. Bi emakume daude eserita eta litekeena da josten edo hitz egiten egotea. Badirudi Vuillard bera gelan isil‑isilik sartu dela emakumeei enbarazurik egin gabe, eta ikusitako eszena mihisean islatu duela, alegia norbaiti bera konturatu gabe eta ahalik eta modu naturalenean argazki bat atera nahi diogunean bezala. Orohar, Vuillarden lanean ezaugarri bikoitz bat ikus daiteke: alde batetik espontaneoa eta aldez aurretik landu gabea da; bestetik, bere konposizioetako diseinuetan azaltzen den zorroztasun formalak argi adierazten du horren atzetik dagoen benetako premeditazioa. Beraz, Vuillard argazkilari trebea zen. Nahiz eta oso gutxitan inspiratu zen bere argazkietan pintura zehatz bat egiteko, berak ateratako argazkiek antza izugarria dute bere pinturekin. Sarritan argazkiak pinturak bezain liluragarriak izan ohi dira, baina argazkiek ez dute, noski, koadroek duten kolore bikaina eta anitza.

Vuillard eta Pierre Bonnard —ia urte berean jaio zirenak—, bizitza osoan barna izan ziren lagunak. Biak izan ziren Nabis arte-mugimenduko kideak, mugimendu honen helburu nagusia eguneroko bizitzako eszenei ñabardura poetikoa ematea zelarik. Nabis mugimenduko zenbait artista oso erlijiosoak ziren, esate baterako Maurice Denis eta Paul Sérusier, eta koadro asko egin zituzten kristautasuna motibo bezala erabilita; Félix Valloton-ek, honako erakusketa honetan ikusgai dagoen artista, berak margotutako familia‑eszena burgesei ñabardura satirikoa eman zien; baina Bonnard eta Vuillard artistek harreman estua izan zuten, biek baitzuten inpresionismoko aurreko belaunaldiko artistek —hala nola Auguste Renoir-ek eta Berthe Morisot-ek— erabiltzen zituzten gaiekiko interes handia.

Vuillard argazkilaritzaren zaletua izan zen, Bonnard baino gogotsuagoa, eta bien argazkiak oso desberdinak dira. Bonnardek kamera kanpoaldean, espazio irekian erabiltzen zuen eta bere senideei eta lagunei argazkiak ateratzen zizkienean gertatu ohi ziren ustekabeko efektuak asko atsegin zituen. Vuillardek, berriz, nahiago zuen barrualdean edo espazio itxietan argazkiak ateratzea; gainera, Vuillardek ateratzen zituen argazkiak bat‑batekoak zirela bazirudien ere, konposizio aldetik oso zainduta zeuden. Argazkia atera baino lehen egiten zen prestaketa artistiko honen helburua irudi espontaneoak eta intimoak azaltzea zen; (Vuillard eta Bonnard sarritan sailkatu dira margolari intimista bezala). Vuillardek behin baino gehiagotan atera zizkion argazkiak bere amari eta baliteke artista honen ama izatea koadroan azaltzen diren bi irudietako bat.

BESTE ATALAK

Sarrera

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Gustave Moreau, Argonautak

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Gustave Moreau, Poeta bidaiaria

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Edgar Degas, Dantzaria aurrerantz mugitzen, besoak altxatuta dituela

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Auguste Rodin

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Paul Gauguin, Bainila-landareen baratzean: gizona eta zaldia

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Fernand Khnopff, Isiltasunari buruzkoa

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Medardo Rosso

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Alphonse Mucha, Jacinta printzesa

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Edvard Munch, Friedrich Nietzsche

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Franz von Stuck, Zirtze

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Félix Vallotton, Vallotton anderea bere apaintze-mahaian

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Pierre Bonnard, Bainu-hartzaileak parke batean

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Édouard Vuillard, Barnealdea

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Constantin Brancusi

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Pablo Picasso, Gizon baten erretratua

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago