Edukira zuzenean joan

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera

Constantin Brancusi

Info gehiago

Iruzkinak

Pablo Picasso, Gizon baten erretratua

Pablo Picasso-ren Gizon baten erretratua lanean, gizonezko bizardun bat azaltzen da, barnealde batean eserita eta atzealdean pintura bat duela, non kanpoaldeko munduko paisajea gogoratzen den. Besoak bularraldean gurutzatuta ditu eta begirada behatuz gero espresio ulertezina duela ikus daiteke; honako irudi hau Picassoren Aldi Urdineko irudi tipikoa da. Garai hartan, XX. mendearen hasiera‑hasieran, Picassorengan eragin handia izan zuten maisu zaharren lanen argazkiek eta kopiek. Parisko Picasso Museoan, non pintura hau ikusgai dagoen normalean, artistak gordetzen zituen zenbait argazki eta erreprodukzio daude baina kopia horietako asko denborak aurrera egin ahala higatuak daude.

Picasso El Greco eta Velázquez artisten mireslea izan zen; aipatutako bi artisten lanak kalitate handiko hainbat argazkiei esker ezagutzen zituen. Gainera, zuri eta beltzeko argazkien kolore berezien kontrasteak ere eragin handia izan zuen Picassorengan.

Picassok sarritan konbinatu zituen argazkilaritzako bi funtsezko alderdi eta bi alderdi horiek erakusketa honetako artista guztien lanetan ere islatzen dira. Lehenik eta behin, bere pinturetan sarritan antzeman daiteke argazkien tonuaren eta bereizmenaren begirada psikologikoa. Bigarrenik, etekina atera zion argazkilaritzari esker sortua zen estudioko irudi eta erretratu konbentzionalen multzoan baliagarriak zitzaizkionak aukeratzeko betari. Horrela, XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako pintura eta eskultura aberastu egin ziren eta horrek arte modernoaren garapenari lagundu zion.

Picasso bezalako artista berritzaile batengandik itxaron daitekeen bezala, argazkien bitartez beste bitarteko batzuetan egindako artelanak kopiatzeko aukera ondo erabili zuen eta gainera aukera horrek eragin handia izan zuen Picassoren artean. Batzuetan, pintura baten bilakaera azaltzeko, pinturaren garapenaren fase desberdinen argazkiak ateratzen zituen; beste zenbaitetan argazkien kopiak edo interpretazioak egiten zituen; kolorearen erabilerari dagokionez, argazkien tonalitateak eta argien eta itzalen antolamenduak eragina izan zuen; eta makina bat postal eta argazki etnografiko gorde zituen eta horiek konposizio berrien inspirazioa izan ziren. Zenbait urte beranduago, Velázquezen eta Manet-en maisu‑lanen bariazioak egiteko, maisu zahar horien lan ospetsuen argazkiak erabili zituen. Hain zuzen, bere karrera luzean, Picassok argazkia funtsezko lanabes bezala erabili zuen bere lanak sortzeko orduan, eta horrez gain, erakusketa honetan aipatu diren metodo asko ere erabili zituen.

BESTE ATALAK

Sarrera

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Gustave Moreau, Argonautak

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Gustave Moreau, Poeta bidaiaria

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Edgar Degas, Dantzaria aurrerantz mugitzen, besoak altxatuta dituela

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Auguste Rodin

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Paul Gauguin, Bainila-landareen baratzean: gizona eta zaldia

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Fernand Khnopff, Isiltasunari buruzkoa

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Medardo Rosso

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Alphonse Mucha, Jacinta printzesa

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Edvard Munch, Friedrich Nietzsche

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Franz von Stuck, Zirtze

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Félix Vallotton, Vallotton anderea bere apaintze-mahaian

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Pierre Bonnard, Bainu-hartzaileak parke batean

Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera, Iruzkina, 2000

Info gehiago

Édouard Vuillard, Barnealdea