Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera
Gustave Moreau, Argonautak
Edgar Degas, Dantzaria aurrerantz mugitzen, besoak altxatuta dituela
Iruzkinak
Gustave Moreau, Poeta bidaiaria
- Izenburua:
- Gustave Moreau, Poeta bidaiaria
- Erakusketa:
- Degas-etik Picasso-ra: pintoreak, eskultoreak eta kamera
- Gaiak:
- Argazkigintza | Artea eta mitologia | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Moreau, Gustave
Gustave Moreau-ren Poeta bidaiaria koadroan eserita dagoen gazte malenkoniatsua oso hurbil dago bere argazki‑iturritik. Bere gainean Pegaso azaltzen da, poesia, artea eta musikaren antzinako musek miresten zuten zaldi hegalduna, hain zuzen. Koadroan erabili zen modeloaren argazkia, besoa aulki batean jarrita eta eskuineko oina liburu baten gainean jarrita dituela, erromantikoa izatetik oso urrun dago. Baliteke argazkia hartu eta Moreauk zuzenean arkatzez estudio bat egin izana. Baina marrazkian nabari den eta argazkian are gehiago nabari den gogaitasun astuna Moreauren koadroan kontenplazio poetikoaren irudi bilakatzen da. Artista honen pintzelkada sutsua eta kolorez betetakoa aztertuta, ahaztu egiten zaigu konposizio oniriko honetan eserita azaltzen den irudia marrazteko oinarri bezala zuri eta beltzezko argazki bat erabili zuela.