Edukira zuzenean joan

Kandinsky

Bi txori (Zwei Vögel), 1907

Info gehiago

Iruzkinak

Sarrera

Vasily Kandinsky XX. mende hasierako artearen berritzaile handienetako bat izan zen. Abstrakzioaren aitzindari eta estetikari buruzko izen handiko saiakeragilea zen heinean, pintura askatzen ahalegindu zen beha daitekeen mundu naturalarekiko loturetatik, eta, ahalegin horretan, artistaren “barne-premian” soilik oinarritutako gai berriak aurkitu zituen; gai horiexek lantzen jarraitu zuen hil arte. Paper gainean egindako margolanen eta obren hautaketa zabal honek Kandinskyk 40 urtetik gorako lan-ibilbidean izandako bilakaera estetikoa aurkezten du.

1866an Moskun jaio zen Kandinsky, eta Alemanian, Errusian eta Frantzian eman zuen helduaroa; Europa garaikideko konbultsio politiko eta sozialen lekuko izan zen. Artista emankorra izaki, haren obran espresionismoaren, suprematismoaren, konstruktibismoaren eta surrealismoaren elementu funtsezkoak txertatu zituen, korronte horietara mugatu gabe eta bere idiosinkrasia sendoari uko egin gabe.

Kandinskyk sutsuki sinesten zuen artearen alderdi espiritualean. Haren ustez, formek, lerroek eta koloreek giza arimaren “barne-bizitzarekin” bat etor zitezkeen berezko gaitasun adierazkorrak zeuzkaten. Artearen eta musikaren arteko antzekotasunak antzematen zituen, eta abstrakzioa erabili zuen musikan hainbeste miresten zuen naturarekiko askatasun hori pinturari ere emateko. Bere margolan askoren erritmoak eta hunkiberatasunak musikatik hurbil kokatzen ditu nolabait, hasi inprobisazio askeenetatik eta egitura irmoko konposizioetaraino.

Kandinsky bizirik zela, batzuek aurrerakoitzat jo zuten haren arte metafisikoa; beste batzuek, aldiz, asaldura politikoak jendetzarentzako arte arrazionala eta funtzionala eskatzen zuen garaiari ez zegokion autokonplazentzia leporatu zioten. Hala ere, teorialari zorrotza izan zen Kandinsky, talentu handiko kulturgilea, eta ikasleentzako irakasle akuilatzailea. Haren lanak lehen mailako erreferentzia izaten jarraitzen du mundu osoko artista garaikideentzat.

Kandinsky funtsezko pertsonaia izan da Solomon R. Guggenheim Foundation-en historian. 1929an, Solomon R. Guggenheim industrialaria Kandinskyren mihiseen bilduma egiten hasi zen, Hilla Rebay artistaren aholkuari jarraituta. Hamar urte geroago, biek ahala biek arte abstraktuarekiko zuten gogo biziak bultzatuta, New Yorkeko Museum of Non-Objective Painting inauguratu zuten, gaur egungo Solomon R. Guggenheim Museum museoaren aitzindaria. Han gorde dira artista funtsezko honen 150 lan baino gehiago, eta horietako asko Bilbon ikus daitezke orain, atzera begirako honetan.

Kandinsky erakusketa BBVA Fundazioaren babesari esker gauzatu da.

BESTE ATALAK

Sarrera

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Bi txori (Zwei Vögel), 1907

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Mendi urdina (Der blaue Berg), 1908–1909

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Krinolinadun taldea (Reifrockgesellschaft), 1909

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Inprobisazioa 28 (bigarren bertsioa) [Improvisation 28 (zweite Faβung)], 1912

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Pintura ertz zuriarekin (Bild mit weißem Rand), 1913ko maiatza

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Erdigune zuria (Bely tsentr; Weißes Zentrum), 1921

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Konposizioa 8 (Komposition 8), 1923ko uztaila

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Hiru soinu (Drei Klänge), 1926ko abuztua

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Soraio (Unerschüttert), 1929ko otsaila

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Aldapa (Neigung), 1931ko abendua

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Marraduna (Rayé), 1934ko azaroa

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Irudi apetatsuak (Formes capricieuses), 1937ko uztaila

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Zigzag zuria (Le zigzag blanc), 1938ko maiatza

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Karratudun xingola (Ruban aux carrés), 1944ko urtarrila

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago