Kandinsky
Zigzag zuria (Le zigzag blanc), 1938ko maiatza
Iruzkinak
Karratudun xingola (Ruban aux carrés), 1944ko urtarrila
- Izenburua:
- Karratudun xingola (Ruban aux carrés), 1944ko urtarrila
- Erakusketa:
- Kandinsky
- Gaiak:
- Artea eta erlijioa | Artea eta politika | Bildumagintza | Artearen historia | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Biomorfoa | Geometria | Sinbologia | Bauhaus Eskola | Solomon R. Guggenheim Museoa | Espiritualtasuna | Bigarren Mundu Gerra | Nazismoa | Zentsura | New York | Alemania | Paris | Solomon R. Guggenheim | Puntuazio-markak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Arte Garaikidea | Degenerate art | Kubismoa | Surrealismoa
- Teknikak:
- Gouache
- Artelan motak:
- Pintura (olio-pintura)
- Aipatutako artistak:
- Kandinsky, Vasily
Gouachea eta olio-pintura kartoi gainean, 41,9 x 57,8 cm
Solomon R. Guggenheim Museum, New York, Solomon R. Guggenheim sortze-bilduma, 47.1141
Kandinskyk margotzen jarraitu zuen 1944ko amaieran hil baino pixka bat lehenagora arte. Bizitzako azken urteetan aurreko gai eta motibo askotara itzuli zen. Haren azken estiloan, lehen obra ez-objektiboetako adierazpen-paleta (1910eko hamarkadaren hasierakoa) konbinatu zuen Bauhausen ikertutako elementu egituratuagoekin eta Parisen lehentasuna hartu zuten forma biomorfikoekin.
Azken lanetan, Kandinskyk hegan egiteari eta igoerari buruzko gaiak aztertu zituen, eta eduki erlijioso edo mistikoa jorratu zuen. Xingola laukiduna honetan, tonu moreko atzealde ilunak misterio-kutsua ematen dio koadroari. Formen eta irudien antolaketa sotilean sartuta ageri dira goian, ezkerrean, dagoen txori buru irisatu moduko bat, gorri oso biziko gurpil bat goi-goian, harridura-ikur urdin bat eta xake-taula kurbatu bat. Formak aldi berean existitzen dira espazioan, baina ez diote zuzenean elkarri eragiten; mezu mistiko bat izan dezaketen sinboloen edo hieroglifoen bilduma bezala erakusten zaizkigu. Behean, erdian, atzealde ilunaren gainean, urre-koloreko eskailera distiratsu bat dago gorantz, zerbait sakraturantz zuzenduta balego bezala.
Bigarren Mundu Gerran, estatua titular zuten Alemaniako museoetan naziek “arte endekatutzat” jotzen zutena purgatu zuten; ekinbide horretan, Kandinskyren 57 koadro konfiskatu zituzten. Parisen, aldi berean, arte panoraman Kubismoa eta Surrealismoa hasi ziren nagusitzen, eta Kandinskyren arteak gero eta zale gutxiago zituen. Hala ere, AEBetako bezero batzuek, horien artean nabarmenena Solomon R. Guggenheim zela, gogo biziz bildu zuten haren ekoizpen abstraktua. Kandinskyren 150 obra baino gehiago daude arte modernoari eta garaikideari eskainitako funtsetan, eta margolariaren ikuspegi artistikoa New Yorkeko Guggenheim Museoaren zutabe nagusietako bat bihurtu da.