Edukira zuzenean joan

Kandinsky

Sarrera

Info gehiago

Mendi urdina (Der blaue Berg), 1908–1909

Info gehiago

Iruzkinak

Bi txori (Zwei Vögel), 1907

Izenburua:
Bi txori (Zwei Vögel), 1907
Erakusketa:
Kandinsky
Gaiak:
Folklorea | Arte errusiarra | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Errusia | Mosku | Claude Monet | Rembrandt | Sinestesia | Herri-kultura
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua | Arte Garaikidea | Espresionismoa
Teknikak:
Grabatua | Xilografia
Aipatutako artistak:
Kandinsky, Vasily

Xilografia, irudia: 13,6 x 14,4 cm; irudi-orria: 15,7 x 15,3 cm
The Hilla von Rebay Foundation, Solomon R. Guggenheim Museumentzako epe luzerako mailegua, New York, 1970.1412

Vasily Kandinsky Moskun jaio zen 1866an, eta gaztaroa Odesan eman zuen; han egin zituen arte-ikasketak. Zuzenbidea ikasi zuen Moskuko Unibertsitatean, eta lizentziatu ondoren irakasle aritu zen bertan, baina beti eragin zioten interes handia bai sinbolismoak, bai koloreak nahiz soinuak emozioekin duten loturak.

1889an, Errusia ipar-mendebaldeko Vologda eskualdera eginiko espedizio etnografiko batean, Kandinsky hunkitu egin zen hango herrietan aurkitu zituen arte herrikoia eta etxeetako barne-apainketak ikusita. Geroago, zirrara eragin zion Hermitage museoan Rembrandten koadroak ikusteak, baita Frantziako inpresionismoari buruzko erakusketa batean Moneten gari-meta margoak ezagutzeak ere. 1896an, 29 urte zituela, zuzenbideko irakasle izateari utzi zion, eta arte-ikasketak egitera joan zen Moskutik Munichera. Han abangoardiako artista-talde batekin elkartu zen; garai hartan nagusi zen espresionismoaren eraginez, talde hartako kideek pintura akademiko tradizionala auzitan jartzen zuten.

1907an, grabatu original batzuk egin zituen Kandinskyk zur gainean, errusiar era tradizionalean jantzitako emakumeak protagonista zirela, fantasiazko ikonografia erromantikoak zehaztutako basoetan dantzan. Hurrengo urratsean, abstrakziorantz jo zuen Kandinskyk. Ezagutu zitezkeen gaietatik aldendu zen; Bi txori obra honetan ikus daiteke hori, irudiak eta elementu naturalak desmaterializatzen hasi baitzen, elementu funtsezkoenak soilik deszifratzen uzten duten apaintze-patroiak erabilita.

BESTE ATALAK

Sarrera

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Bi txori (Zwei Vögel), 1907

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Mendi urdina (Der blaue Berg), 1908–1909

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Krinolinadun taldea (Reifrockgesellschaft), 1909

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Inprobisazioa 28 (bigarren bertsioa) [Improvisation 28 (zweite Faβung)], 1912

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Pintura ertz zuriarekin (Bild mit weißem Rand), 1913ko maiatza

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Erdigune zuria (Bely tsentr; Weißes Zentrum), 1921

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Konposizioa 8 (Komposition 8), 1923ko uztaila

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Hiru soinu (Drei Klänge), 1926ko abuztua

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Soraio (Unerschüttert), 1929ko otsaila

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Aldapa (Neigung), 1931ko abendua

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Marraduna (Rayé), 1934ko azaroa

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Irudi apetatsuak (Formes capricieuses), 1937ko uztaila

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Zigzag zuria (Le zigzag blanc), 1938ko maiatza

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Karratudun xingola (Ruban aux carrés), 1944ko urtarrila

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago