Edukira zuzenean joan

Kandinsky

Pintura ertz zuriarekin (Bild mit weißem Rand), 1913ko maiatza

Info gehiago

Konposizioa 8 (Komposition 8), 1923ko uztaila

Info gehiago

Iruzkinak

Erdigune zuria (Bely tsentr; Weißes Zentrum), 1921

Olio-pintura mihise gainean, 118,7 x 136,5 cm
Solomon R. Guggenheim Museum, New York, The Hilla Rebay Collection, 71.1936.R98

1914an Lehen Mundu Gerra hasi zenean, Kandinskyk Alemania utzi, eta Errusiara itzuli behar izan zuen. 1917an, Errusiako Iraultza bor-bor zegoela, Nina Andreevskaya-rekin ezkondu zen, tsarraren armadako jeneral defuntu baten alabarekin. Iraultzaren ondoren, Estatuak Kandinskyren etxebizitza-eraikina bahitu zuen eta margolaria mantenurik gabe geratu zen, beraz, museo-zuzendari eta hezitzaile bezala hasi zen bizimodua ateratzeko lanetan, sobietar estatuak kudeatutako zenbait erakundetan. Urte horietan, Kandinskyk oso gutxi margotu zuen; aldi horretan, konstruktibismoaren abangoardia-mugimenduak berezko zituen lerro zuzenen, angeluen eta geometriaren eragina jaso zuen.

Erdigune zuria honetan, lerro beltz paraleloen segidak koadroaren beheko ezker aldearen eta erdigune zuriaren artean mugimendua sortzen duen triangelu bat eratzen du. Erdigune horretarantz grabitatuz doaz konposizio abstraktuaren beste elementu batzuk ere, hainbat norabidetatik abiatuta. Goiko ezker aldetik daga beltz bat erdiko puntu baterantz jaisten da, goiko eskuin aldean sortutako parabola urdinaren fokua ere badena. Hegodun bost forma beltz, laranja koloreko puntuz hornituak, goitik eta behetik flotatzen doaz, helmuga berera bidean. Koloretako plano zeharrargi gainjarriak erabilita, artistak anbiguotasuna eman zien forma geometrikoen arteko espazio-erlazioei.

Sobietar Batasunean egon zen bitartean, Kandinskyk kargu garrantzitsuak izan zituen Herri Kulturaren Bulegoan eta Moskuko Akademian, eta Moskuko Kultura Artistikoko Institutuaren eta Kultura Piktorikoko Museoaren sorreran parte hartu zuen, baina sekula ez zuen sobietar gobernuak eta artista konstruktibistek sustatutako estetika utilitaristarekin guztiz bat egin. 1921ean, Walter Gropius arkitektoaren gonbidapena onartu zuen Bauhaus arte-eskola entzutetsuan irakasle aritzeko. Hala, Alemaniara joan ziren emaztea eta biak.

BESTE ATALAK

Sarrera

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Bi txori (Zwei Vögel), 1907

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Mendi urdina (Der blaue Berg), 1908–1909

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Krinolinadun taldea (Reifrockgesellschaft), 1909

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Inprobisazioa 28 (bigarren bertsioa) [Improvisation 28 (zweite Faβung)], 1912

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Pintura ertz zuriarekin (Bild mit weißem Rand), 1913ko maiatza

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Erdigune zuria (Bely tsentr; Weißes Zentrum), 1921

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Konposizioa 8 (Komposition 8), 1923ko uztaila

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Hiru soinu (Drei Klänge), 1926ko abuztua

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Soraio (Unerschüttert), 1929ko otsaila

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Aldapa (Neigung), 1931ko abendua

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Marraduna (Rayé), 1934ko azaroa

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Irudi apetatsuak (Formes capricieuses), 1937ko uztaila

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Zigzag zuria (Le zigzag blanc), 1938ko maiatza

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Karratudun xingola (Ruban aux carrés), 1944ko urtarrila

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago