Edukira zuzenean joan

Kandinsky

Inprobisazioa 28 (bigarren bertsioa) [Improvisation 28 (zweite Faβung)], 1912

Info gehiago

Erdigune zuria (Bely tsentr; Weißes Zentrum), 1921

Info gehiago

Iruzkinak

Pintura ertz zuriarekin (Bild mit weißem Rand), 1913ko maiatza

Izenburua:
Pintura ertz zuriarekin (Bild mit weißem Rand), 1913ko maiatza
Erakusketa:
Kandinsky
Gaiak:
Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Kolorea | Lan-prozesua | Lerroa | Sinbologia | Espiritualtasuna | Katolizismoa | Zaldiak | Mosku | Herri-kultura
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua | Arte Garaikidea
Artelan motak:
Pintura (olio-pintura)
Aipatutako artistak:
Kandinsky, Vasily

Olio-pintura mihise gainean, 140,3 x 200,3 cm
Solomon R. Guggenheim Museum, New York, Solomon R. Guggenheim sortze-bilduma, dohaintza, 37.245

Itxura abstraktuko koadro honetan, Mosku jaioterrira egindako bidaia bateko hainbat zirrara, bizi-biziak denak, irudikatzen saiatu zen Kandinsky. Konposizioaren erdian metatuta dauden koloretako formak San Jorgeren interpretazioa dira; kemenaren eta garaipenaren sinbolo errusiar horrek izan ohi duen lantza lerro zuri lodi batek zehazten du margolan honetan. Goiko aldean, ezkerretan, Moskuri buruzko beste erreferentzia bat agertzen da: hiru diagonalek troika bat irudikatzen dute, hiru zaldik bultzatutako errusiar lera tipikoa.

Kandinskyren ustez, formak, lerroak eta koloreak, artistaren barneko ikuspegi espirituala adierazteaz gain, gai ziren ikuslearengan emozioak eragiteko ere. Pintura ertz zuriarekin honek erabateko abstrakziora igarotzeko une erabakigarria azpimarratzen du. Inprobisatu itxura badu ere, bat-batean sortua izan balitz bezala, artistak ahalegin handiz landutako estudio-sorta bateko azken koadroa da.

Hala idatzi zuen Kandinskyk koadro honi buruz: “Behean, ezkerrean, amildegi bat, eta handik olatu zuri bat sortzen da, itsumustuan baretu ondoren, koadroaren eskuinaldean uhin nagiz isurian doana; goian, eskuinean, laku bat osatu ondoren […] goiko ezkerreko izkina aldean lausotzen da, sigi-saga zuri itxuran koadroan azkenekoz eta behin betikoz agertuz. Koadroaren ebazpena ertz zuri horrek ekarri zuenez, konposizioaren izenburu moduan erabili nuen”.

Duela hamarkada batzuk, babesteko berniz geruza bat eman zioten mihiseari, eta gelditu zitzaion mintz grisaxkak paletaren argitasuna apaldu eta espazioa lautu zuen. Orain dela gutxi, New Yorkeko Guggenheim Museoko kontserbatzaileek zaharberritu egin dute artelana, eta, orain, bernizik gabe, hutsune sakon ia metafisikoa antzematen da, Kandinskyk ertz zuriaren uhindurarekin berariaz sortu zuena.

BESTE ATALAK

Sarrera

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Bi txori (Zwei Vögel), 1907

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Mendi urdina (Der blaue Berg), 1908–1909

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Krinolinadun taldea (Reifrockgesellschaft), 1909

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Inprobisazioa 28 (bigarren bertsioa) [Improvisation 28 (zweite Faβung)], 1912

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Pintura ertz zuriarekin (Bild mit weißem Rand), 1913ko maiatza

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Erdigune zuria (Bely tsentr; Weißes Zentrum), 1921

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Konposizioa 8 (Komposition 8), 1923ko uztaila

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Hiru soinu (Drei Klänge), 1926ko abuztua

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Soraio (Unerschüttert), 1929ko otsaila

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Aldapa (Neigung), 1931ko abendua

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Marraduna (Rayé), 1934ko azaroa

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Irudi apetatsuak (Formes capricieuses), 1937ko uztaila

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Zigzag zuria (Le zigzag blanc), 1938ko maiatza

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Karratudun xingola (Ruban aux carrés), 1944ko urtarrila

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago