Kandinsky
Irudi apetatsuak (Formes capricieuses), 1937ko uztaila
Karratudun xingola (Ruban aux carrés), 1944ko urtarrila
Iruzkinak
Zigzag zuria (Le zigzag blanc), 1938ko maiatza
- Izenburua:
- Zigzag zuria (Le zigzag blanc), 1938ko maiatza
- Erakusketa:
- Kandinsky
- Gaiak:
- Artea eta politika | Artea eta emozioa | Artea. Teoria | Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Biomorfoa | Kolorea | Lan-prozesua | Lerroa | Materiala | Mugimendua | Tamaina | Bigarren Mundu Gerra | Nazismoa | Paris
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Arte Garaikidea | Modernismoa | Surrealismoa
- Teknikak:
- Gouache
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Kandinsky, Vasily
Gouachea paper beltz gainean, kartoi mehe gainean muntatua; irudi-orria: 49,5 x 33,8 cm; montura: 61,3 x 45,7 cm
Solomon R. Guggenheim Foundation, New York, dohaintza, Tom eta Remi Messer, Harry F. Guggenheimen oroimenz, 2003.111
Bigarren Mundu Gerra lehertuta, eta naziek Paris okupatuta, arte-materialak urritzen hasi ziren, eta, beraz, Kandinskyk honako hau bezalako tamaina txikiagoko koadroak eta artelanak egin behar izan zituen paper beltzean.
Gouache zuri argitsuz margotutako sigi-sagan, lerro kurbatuek forma organikoz zipriztindutako bidea marrazten dute, kolorea ezaugarri nagusi dutela. Energia taupakariko sentsazioa eragiten duen konposizioa da emaitza. Atzealde ilun baten gainean kolore kartsuak erabiltzeko teknika horri dessins colorés deitzen zion Kandiskyk, hau da, “marrazki koloreztatuak”. Bere azken lanetan, lehen urteetan esperimentatu zuen Art Nouveau estiloko dinamismoaren eta asimetriaren eragina ageri da, eta, aldi berean, Parisko surrealisten forma biomorfikoak, pastel koloreak eta askatasun existentziala bilduta daude, izan ere, harremanetan izan zen beraiekin.
Lan honetako forma biomorfikoek, organismo mikroskopikoen antzekoak izanik, ondo ilustratzen dituzte Kandinskyk bizitza osoan artistaren barne-bizitzaren eta intuizio-prozesuaren misterioari eskainitako gogoetak. Hark idatzi zuenez, “margolan bat egitean, margolariak ‘ahots’ bat ‘entzuten’ du beti, esanez: ‘Hau ondo dago!’ edo ‘hau gaizki dago!’. Ahotsa oso ahula bada, artistak pintzelak utzi, eta itxaron egin behar du. […] Baina dagoen gauzarik zoragarriena hauxe da: ahots horiek guztiak beste askorekin batera […] koadro bakar batean batzea, eta koadro osoa ‘HEMEN NAGO’ bakar bat bihurtzea”.