Edukira zuzenean joan

Kandinsky

Mendi urdina (Der blaue Berg), 1908–1909

Info gehiago

Inprobisazioa 28 (bigarren bertsioa) [Improvisation 28 (zweite Faβung)], 1912

Info gehiago

Iruzkinak

Krinolinadun taldea (Reifrockgesellschaft), 1909

Izenburua:
Krinolinadun taldea (Reifrockgesellschaft), 1909
Erakusketa:
Kandinsky
Gaiak:
Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Biedermeier estiloa | Jantziak | Eszena-generoa | Paris | Andre Derain | Édouard Manet | Henri Matisse
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua | Arte Garaikidea | Fauvismoa | Inpresionismoa
Artelan motak:
Pintura (olio-pintura)
Aipatutako artistak:
Kandinsky, Vasily

Olio-pintura mihise gainean, 95,6 x 150,3 cm
Solomon R. Guggenheim Museum, New York, Solomon R. Guggenheim sortze-bilduma, 45.966

Krinolinadun taldea egin zuenean, Kandinsky uko egiten hasia zen fantasiazko eszenatokiak gogorarazten zituzten lehen garaietako irudiei, sorkuntza abstraktuagoen alde. 1909an Munichen margotutako lan honetan nabarmen ageri da Frantziako arte modernoa gogoko zuela. Izan ere, 1906tik 1907ra bitartean Parisen bizi izan zen. Kandinskyk bereziki miresten zuen errealismotik inpresionismorako trantsizioan oinarrizko figura izandako Edouard Manet pintorearen lana. Eta Krinolinadun taldea laneko eszenak Maneten 1862ko Musika Tuilerietan margolana gogorarazten du, garaiko aisialdi-jarduerak erakusten dituena.

Kandinskyren koadroak Biedermeier modaren arabera jantzitako gizon-emakumeen aire zabaleko bilera sozial bat irudikatzen du, XIX. mendearen erdialdeko estiloan, ezaugarri dituena gerri oso markatuko eta bolumen handiko soinekoak. Europako artista askok erabili zuten hain teatrala zen janzkera hura euren lanetan mende-aldaketaren garaian. Kandinskyk ere zirriborro, marrazki eta margolan ugari egin zituen gona krinolinadunak, abanikoak eta orrazkera itzelak zeramatzaten emakumeekin, lorategietan edo arkitektura neoklasikoko atzealde baten aurrean posatzen zeudela.

Krinolinadun taldea lanaren gaia XIX. mendeko eszena inpresionistei zor zaie, baina koadroaren kolore-eskema distiratsua eta erradikala XX. mendearen hasieran Henri Matissek eta Andre Derainek gidatu zuten fauves edo “piztien” mugimendu abangoardistan inspiratuta dago argi eta garbi. Fauvisten lanek pintzelkada nabarmentzen zuten, eta nahiago zituzten kolore indartsu eta ausartak eduki figuratibo edo errealistak baino.

Parisen bizi izan zen lehen urteetan, Kandinskyk erakusketa egin zuen 1906ko Udazkeneko Aretoan; Matisse eta fauveak nabarmendu ziren han. Artistak Matisse miresten zuen; izan ere, bere testuetako batean “Frantziako margolari moderno handienetako bat” bezala definitu zuen. 1911n, Kandinskyk areto honetan ikusgai dagoen Pastorala izeneko koadroa margotu zuen, eta, horretarako, Krinolinadun taldea laneko janzkera formalak berreskuratu zituen, eta eszena abstrakzioak eta estilizazioak markatutako paisaia utopiko batean birformulatu zuen.

BESTE ATALAK

Sarrera

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Bi txori (Zwei Vögel), 1907

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Mendi urdina (Der blaue Berg), 1908–1909

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Krinolinadun taldea (Reifrockgesellschaft), 1909

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Inprobisazioa 28 (bigarren bertsioa) [Improvisation 28 (zweite Faβung)], 1912

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Pintura ertz zuriarekin (Bild mit weißem Rand), 1913ko maiatza

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Erdigune zuria (Bely tsentr; Weißes Zentrum), 1921

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Konposizioa 8 (Komposition 8), 1923ko uztaila

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Hiru soinu (Drei Klänge), 1926ko abuztua

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Soraio (Unerschüttert), 1929ko otsaila

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Aldapa (Neigung), 1931ko abendua

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Marraduna (Rayé), 1934ko azaroa

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Irudi apetatsuak (Formes capricieuses), 1937ko uztaila

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Zigzag zuria (Le zigzag blanc), 1938ko maiatza

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Karratudun xingola (Ruban aux carrés), 1944ko urtarrila

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago