Kandinsky
Bi txori (Zwei Vögel), 1907
Krinolinadun taldea (Reifrockgesellschaft), 1909
Iruzkinak
Mendi urdina (Der blaue Berg), 1908–1909
- Izenburua:
- Mendi urdina (Der blaue Berg), 1908–1909
- Erakusketa:
- Kandinsky
- Gaiak:
- Artea eta musika | Artea eta pertzepzioa | Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Kolorea | Sinbologia | Paisaia | Der Blaue Reiter | Espiritualtasuna | Apokalipsia | Zaldiak | Zalduna | Franz Marc
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Arte Garaikidea | Espresionismoa
- Artelan motak:
- Pintura (olio-pintura)
- Aipatutako artistak:
- Kandinsky, Vasily
Olio-pintura mihise gainean, 107,3 x 97,6 cm
Solomon R. Guggenheim Museum, New York, Solomon R. Guggenheim sortze-bilduma, dohaintza
Kandiskyren Mendi urdina lehen abangoardietako lan enblematikoa da. Hiru zaldizko kolore biziko paisaian barrena doaz galopan; bertan mendi urdin ilun bat nabarmentzen da, eta hostotza biziko zuhaitzak: urre koloreko horia ezkerrekoa, eta fuksia, morea eta gorrimina eskuinekoa. Harritzekoa da paisaia-pintura batean hain kromatismo ausarta erabili izana. Horren bidez, Kandinskyk eszenaren deskribapen bisual hutsa askogatik gainditzen duen barne-errealitate espirituala adierazten zuen.
Zaldia eta zalduna Kandinskyren motibo nagusietako bat bihurtu ziren azkenean. Oraingoan, artistaren misioaren ikur gisa ageri da zalduna, balio estetiko konbentzionaletatik aldenduta, etorkizun hobe eta espiritualago baterantz doala. Kandinskyk zaldizkoak sartu zituen zurezko grabatu askotan eta bere lehen garaiko koadroetan, baita 1911n argitaratu zuen Espirituzkoa artean manifestu teorikoaren azaleko marrazkian ere.
Mendi urdina amaitu zueneko 1909. urtean, Kandinskyren estiloa gero eta abstraktuagoa eta espresionistagoa bihurtzen joan zen. Hasiera batean, kontakizun apokaliptikoez interesaturik, mihiseetako asko San Joanen Apokalipsiaren liburu biblikoan oinarritu zituen. 1910eko eta 1911ko koadroetan, berriz, munduaren erredentzio aurreko suntsipen epikoa ekarriko omen duten artistak Apokalipsiko lau zaldunak irudikatu zituen.
Garai horretan, Kandinskyk irudi asko sortu zituen zaldi bakarra eta haren zalduna erakusten zutenak, hala nola Der Blaue Reiter (Zaldizko Urdina) almanakaren eta erakusketako katalogoaren azalak. Franz Marc margolari eta grabatzaile alemaniarrarekin batera sortu zuen Kandinskyk Der Blaue Reiter izeneko artista-elkarte aske hura, artearen bidez egia espiritualak transmititzea zuena helburu. Kide askok arte plastikoen eta musikaren arteko loturan sinesten zuten, bai eta izaera espiritualeko kolore-elkarteetan eta pinturaren ikuspegi bat-bateko eta intuitiboan ere.