Edukira zuzenean joan

Kandinsky

Aldapa (Neigung), 1931ko abendua

Info gehiago

Irudi apetatsuak (Formes capricieuses), 1937ko uztaila

Info gehiago

Iruzkinak

Marraduna (Rayé), 1934ko azaroa

Olio-pintura hareaduna mihise gainean, 81 x 100 cm
Solomon R. Guggenheim Museum, New York, Solomon R. Guggenheim sortze-bilduma, 46.1022

1933. urte inguruan, Kandinskyk 67 urte zituela, bere ibilbideko fase berri batean murgildu zen, eta horren adibide egokia da Marraduna izeneko margolan kementsu hau. Garaiko zientzia aurrerapenetan interesatuta, Kandinsky aspalditik ari zen aurkikuntza zientifikoetan espezializatutako argitalpenak biltzen. Margolan honetan silueta biomorfikoak ikus ditzakegu –hala nola beheko izar forma, erdian–, itxuraz artistak argitalpen horietako orrialdeetan ikusten zituen mikrobioen eta beste organismo txiki batzuen irudiek eragindakoak.

Mihisea txandakako zerrenda beltz eta zurietan banatzen da bertikalean, zartailu-itxura hartzen duten lerroekin eta espazio osoan horizontalean dabiltzan forma biomorfikoekin. Era horretan, Bauhauseko lanen zirkulu, laukizuzen eta lerro zurrunen geometria aske isurtzen zen ikonografia berri eta organikoago batera eraman zuen Kandinskyk. Bere hiztegi piktorikoan puntuazio zeinuak ere txertatu zituen, goian eskuinean agertzen den harridurarena, esate baterako. Beharbada Paul Kleeren obraren eragina izango da, Municheko eta Bauhauseko urteetan lagun izan baitzuen.

Kandinskyk 1934an margotu zuen lan hau, Frantzian, Alemanian faxismoak izandako bultzadaren eraginez, emazte Nina eta biak han kokatu baitziren. Haren bizitzako azken etapa honetan, kolore konplexuko irudi eta harmoniak zituzten ehunka koadro eta akuarela margotu zituen Frantzian.

Han bizitako lehen urteetan, Kandinskyk hondar finarekin nahastutako pigmentuak aplikatuz esperimentatu zuen, koadroetan ondo mugatutako guneetan, mihisetik pixka bat irtengo ziren koloretako plano elkarlotuak sortzeko asmoz. Marraduna lan honetako forma batzuk behatuta antzeman dezakegu hori, erabat organikoak bihurtu direla dirudite eta.

BESTE ATALAK

Sarrera

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Bi txori (Zwei Vögel), 1907

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Mendi urdina (Der blaue Berg), 1908–1909

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Krinolinadun taldea (Reifrockgesellschaft), 1909

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Inprobisazioa 28 (bigarren bertsioa) [Improvisation 28 (zweite Faβung)], 1912

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Pintura ertz zuriarekin (Bild mit weißem Rand), 1913ko maiatza

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Erdigune zuria (Bely tsentr; Weißes Zentrum), 1921

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Konposizioa 8 (Komposition 8), 1923ko uztaila

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Hiru soinu (Drei Klänge), 1926ko abuztua

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Soraio (Unerschüttert), 1929ko otsaila

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Aldapa (Neigung), 1931ko abendua

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Marraduna (Rayé), 1934ko azaroa

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Irudi apetatsuak (Formes capricieuses), 1937ko uztaila

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Zigzag zuria (Le zigzag blanc), 1938ko maiatza

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Karratudun xingola (Ruban aux carrés), 1944ko urtarrila

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago