Kandinsky
Erdigune zuria (Bely tsentr; Weißes Zentrum), 1921
Hiru soinu (Drei Klänge), 1926ko abuztua
Iruzkinak
Konposizioa 8 (Komposition 8), 1923ko uztaila
- Izenburua:
- Konposizioa 8 (Komposition 8), 1923ko uztaila
- Erakusketa:
- Kandinsky
- Gaiak:
- Artea eta politika | Artea eta psikologia | Artea eta emozioa | Bildumagintza | Eragin artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Geometria | Zirkulua | Kolorea | Mugimendua | Sinbologia | Bauhaus Eskola | Espiritualtasuna | Lehen Mundu Gerra | Zaldiak | Errusia | Dessau | Weimar | Solomon R. Guggenheim | Dualtasuna | Dimentsioa
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Arte Garaikidea | Konstruktibismoa
- Artelan motak:
- Pintura (olio-pintura)
- Aipatutako artistak:
- Kandinsky, Vasily
Olio-pintura mihise gainean, 140,3 x 200,7 cm
Solomon R. Guggenheim Museum, New York, Solomon R. Guggenheim sortze-bilduma, dohaintza, 37.262
Errusian, gerrako urteetan, Kandinsky bere margolanei elementu geometrikoak eransten hasi zen, lengoaia estetiko unibertsala ezarri nahi zuten artista konstruktibisten eraginez, baina berak uste zuen forma abstraktu horiek bazutela adierazteko gaitasunik, eta sinesmen horrek aldendu egin zuen kide errusiarren ikuspegi sistematizatzailetik eta arrazionalistatik.
1922an Weimarko Bauhausen irakasten hasi zen, eta Kandinskyk bere artearekiko jarrera hobeko ingurunea aurkitu zuen han. 1920ko hamarkada hasierako Alemanian, Weimarko Errepublika Europako herrialderik liberalenetako bat zen; abangoardiako arteak oztoporik gabe egin zuen aurrera bertan, eta Kandinskyk koloreen eta formen arteko elkarrekikotasunari eta horien efektu psikologiko eta espiritualei buruzko ikerketekin jarraitu zuen.
Konposizioa 8 lanean, Kandinskyk kolore biziko forma geometriko interaktiboak erabili zituen dinamismoaren eta baretasunaren artean nahiz kaosaren eta soiltasunaren artean mugitzen den gainazal taupakari bat sortzeko. Koadro honetan zirkulua erabiltzen hasi zen motibo nagusi bezala, ahalmen emozionalez eta barne-indarrez betea iruditzen baitzitzaion. Kandinskyren iritziz, zirkulua energia sinbolikoko iturria zen, bai eta kosmosarekiko katebegia ere. Hauxe idatzi zuen: “formarik apalena [da], baina bere burua baldintzarik gabe baieztatzen du, […] aldi berean egonkorra eta ezegonkorra, aldi berean zaratatsua eta isila, barnean ezin konta ahala tentsio dituen tentsio bakarra. Zirkulua oposiziorik handienen sintesia da. […] Hiru forma primarioetatik, harexek adierazten du argien laugarren dimentsioa”.
Hogeiko hamarkadan zehar, Kandinskyk zirkuluaren ahalmen espirituala ikertzeko lan ugari egin zituen, eta hura bihurtu zen, zaldiaren ordez, artistaren konposizio-elementurik gogokoena.
Konposizioa 8 Solomon R. Guggenheimek bere arte ez-objektiboaren bilduma gero eta handiagorako erosi zuen lehen koadroetako bat izan zen. Artistari zuzenean erosi zion, 1930ean Dessauko Bauhauseko haren estudiora egin zuen bisita batean.