Kandinsky
Hiru soinu (Drei Klänge), 1926ko abuztua
Aldapa (Neigung), 1931ko abendua
Iruzkinak
Soraio (Unerschüttert), 1929ko otsaila
- Izenburua:
- Soraio (Unerschüttert), 1929ko otsaila
- Erakusketa:
- Kandinsky
- Gaiak:
- Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Geometria | Kolorea | Lan-prozesua | Lerroa | Hilla Rebay
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua | Arte Garaikidea
- Teknikak:
- Akuarela | Gouache
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Kandinsky, Vasily
Akuarela eta tinta paper gainean, 35,4 x 49,1 cm
The Hilla von Rebay Foundation, Solomon R. Guggenheim Museumentzako epe luzerako mailegua, New York, 1970.94.
Bere ibilbidean zehar, Kandinskyk lan ugari margotu zituen akuarela erabilita, izan ere, oso erakargarriak egiten zitzaizkion teknika horren fintasuna eta zehaztasuna. 1910. urtearen inguruan hasi zen erabiltzen formatu handiko olio-margolanen zirriborroak egiteko eta, askotan, margolan horien behin betiko emaitzak zehatz-mehatz erreproduzitzen zuen akuarelazko azken zirriborroa. 1924tik bere ibilbidea amaitu arte, esperimentazio-eremu zabala eskaini zion baliabidea izan zen, eta teknika horrekin sortu zituen pieza gehienak artelan independenteak izan ziren.
Kandinskyren akuarelek trebetasun tekniko aparta erakusten dute, eta sarritan teknikak berak berezko dituen ezaugarri abstraktuez ere baliatzen dira. Soraio lanean, artistak paper gris ilun osoa kolore marroi herdoilduko gouachez estali zuen, eta gainazal laua motibo lineal gorri, laranja, hori, urdin eta berdeekin egituratu zuen, bere marrazkietan bezalatsu. Ikus dezakegunez, efektu ia onirikoa eragiten du atzealde margotuaren sakontasunak eta argitasunak, alde batetik, eta konposizioa betez airean flotatzen daudela diruditen forma eta lerro geometrikoen zehaztasunak, bestetik, osatzen duten kontrasteak.
Ehunka akuarela egin zituen Kandinskyk bizitzan zehar, eta 1922an hasitako zerrenda batean katalogatu zituen. 1924an, zerrenda horretan lan bakoitzaren izenburua, data eta neurriak sartzen hasi zen, zirriborro txiki batekin eta non zegoen adierazteko erregistroarekin batera. Kandinskyren akuarelek haren lanaren bilakaera jarraitzeko aukera ematen digute, izan ere, bateratu egiten dituzte lehen lan grafikoen lerro-zehaztasun bereizgarria eta olio-pinturetako forma eta koloreen konplexutasuna.