Edukira zuzenean joan

Kandinsky

Marraduna (Rayé), 1934ko azaroa

Info gehiago

Zigzag zuria (Le zigzag blanc), 1938ko maiatza

Info gehiago

Iruzkinak

Irudi apetatsuak (Formes capricieuses), 1937ko uztaila

Olio-pintura mihise gainean, 88,9 x 114,8 cm
Solomon R. Guggenheim Museum, New York, Solomon R. Guggenheim sortze-bilduma, 45.977

1933tik 1944ra bitartean Neuilly-sur-Seinen bizi izan zen Kandisky, Paris kanpoaldean. Gerrak berriro urratutako Europa baten panorama goibela izan arren, garai horretako konposizioek itxura ludikoa eta kolore argiagoak dituzte ezaugarri.

Kandinskyk Forma apetatsuak izena jarri zion koadro honi. Egia esan, forma biomorfiko bitxi horiek bizitza propioa dutela dirudi. Kandinskyk beti uste izan zuen forma zehatzetan bulkadak, tentsioak eta bizi-energia pilpiran zebiltzala, fisikoki ia, eta oihartzun nabaria zutela horietan. Biologiari eta zoologiari buruzko liburuen bilduma egiten zuen, eta interes berezia zeukan zelula-egituren argazki mikroskopikoetan. Parisen, pixkanaka enbrioien eta zelulen ikonografia gero eta gehiago txertatzen joan zen artelanetan, baita amebak gogorarazten zituzten motiboak ere.

Lan honetan, Kandinskyk flotatzen dabiltzan pastel koloreko irudi lerromakurrez osatutako dantzarekin bete zuen mihisea. Forma horietako batzuk enbrioien irudikapen estilizatuak edo zientzia gaietako beste ilustrazio batzuk dirudite. Forma organiko horien artean, Bauhauseko lanak gogorarazten dituzten profil garbiko zirkulu eta karratuak tartekatu zituen.

Koadroak hazkunde- eta ahalmen-sentsazio argia transmititzen du; itxura batean, forma organikoek elkar bultzatzen dutela dirudi, espazioak inbadituz edo zelulen antzeko irudi ilunago eta zirkularragoak inguratuz. Daukan bizi-indarrari esker, oztoporik gabe hedatzen den natura emankorraren hazkunde “apetatsua” da. Garai historiko ilunaren erdian, biologiatik hartutako motiboak erabiltzea Kandinsky berpizkunde- eta birsorkuntza-etorkizun bat aurreikustera zeraman adierazpen baikorra izan zitekeen beharbada.

BESTE ATALAK

Sarrera

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Bi txori (Zwei Vögel), 1907

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Mendi urdina (Der blaue Berg), 1908–1909

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Krinolinadun taldea (Reifrockgesellschaft), 1909

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Inprobisazioa 28 (bigarren bertsioa) [Improvisation 28 (zweite Faβung)], 1912

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Pintura ertz zuriarekin (Bild mit weißem Rand), 1913ko maiatza

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Erdigune zuria (Bely tsentr; Weißes Zentrum), 1921

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Konposizioa 8 (Komposition 8), 1923ko uztaila

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Hiru soinu (Drei Klänge), 1926ko abuztua

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Soraio (Unerschüttert), 1929ko otsaila

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Aldapa (Neigung), 1931ko abendua

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Marraduna (Rayé), 1934ko azaroa

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Irudi apetatsuak (Formes capricieuses), 1937ko uztaila

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Zigzag zuria (Le zigzag blanc), 1938ko maiatza

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago

Karratudun xingola (Ruban aux carrés), 1944ko urtarrila

Kandinsky, Iruzkina, 2020

Info gehiago