Gego. Infinitua neurtzen
Oihana (Selva), 1964
Titulurik gabea, 1969
Iruzkinak
Litografia tolestua (Litografía plegada), 1966
- Izenburua:
- Litografia tolestua (Litografía plegada), 1966
- Erakusketa:
- Gego. Infinitua neurtzen
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Forma | Geometria | Kolorea | Konposizioa | Lerroa | AEB | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Abstrakzio Geometrikoa
- Artelan motak:
- Grabatua
- Aipatutako artistak:
- Gego,
1960ko hamarkadan, Gego Amerikako Estatu Batuetara joan zen, eta, han zela, zenbait grabatu-tailerretan parte hartu zuen teknika biziki konplexu hura hobetzeko. Zehazki, Los Angeleseko Tamarind Lithography Workshop litografia-tailerrera joan zen, lehenbizi 1963an eta gerora berriz 1966an. Litografia-prozedurak eskatzen dituen baliabide espezializatuak nekez eskura zitezkeen Venezuelan. Gegok Los Angelesen egin zuen denboraldi hark eskura ipini zizkion grabatuarekin eginiko esperimentuak hobetzeko behar zituen irakasleak, espazioa eta tresnak. 1966ko Litografia tolestu honetan, Gegok zenbait grabatu tolesturen erabilera arakatu zuen bisualki bitxia den konposizio bat hezurmamitzeko helburuz: obra tolestuta eta jostura bidez elkartuta dauden banakako grabatuz osatuta dago, eta forma jarraitu eta luzanga bat sortzen dute elkarrekin. Formari dagokionez, eginkizun garrantzitsua du koloreen eta forma geometrikoen konbinazioak. Kontraste eta harmonia bisualak sortzeko, grisez eta horiz osaturiko kolore-paleta bat darabil, kontu handiz aukeratua. Nonahi hauteman daitezke lerro zuzenak, kurbak eta, oro har, forma geometrikoak, bai litografia indibidualetan, bai konposizio orokorrean, eta egitura- eta ordena-sentsazioa gaineratzen diote obrari.
Koloreak eta formak konbinatuz, Gegok esperientzia murgiltzaile eta dinamikoa eskaintzen dio ikusleari. Hitz hauekin kontatu zuen artistak: “Liburu luze bat egin nahiko nuke, gozatzeko moduko istorio bat... irekitzen duzun momentuan zinetiko, bizi, aktibo bihurtzen dena».