Gego. Infinitua neurtzen
Paperik gabeko marrazkia 76/4 (Dibujo sin papel 76/4), 1976
Ehundura 90/51 (Tejedura 90/51), 1990
Iruzkinak
Paperik gabeko marrazkia (Dibujo sin papel), 1985
- Izenburua:
- Paperik gabeko marrazkia (Dibujo sin papel), 1985
- Erakusketa:
- Gego. Infinitua neurtzen
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Bolumena | Geometria | Konposizioa | Lerroa | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Abstrakzio Geometrikoa
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Gego,
1980ko hamarkadaren erdialdean ekin zion Gegok Paperik gabeko marrazkiak sailari, sare-itxurako egituren barruan forma erretikularrak arakatzea ardatz hartuta. Multzo horretan, elementu lineal irekiak edo zatikatuak dituzten konposizioak ageri dira, baita konfigurazio itxiak eta izugarri konprimatuak dituzten beste batzuk ere.
Hormatik gertu instalatutako eskultura lineal horiek egituraren bilaketa etengabea erakusten dute, eta agerian uzten dute, orobat, Gegok azalera lauari bolumena emateko zuen interesa. 1985ean egindako obra honetan, lauki-sarearen forma erretikularrak kono handi bat du: eskuineko ertzean planotik irteten da, baina gainerakoan uniformea da. Ertzean eta haren osagai linealetan zehar, egituraren geometria nabarmentzen duten gorriz margotutako alanbreak ageri dira, zeinek are gehiago azpimarratzen baitute interkonektatutako sistema honen eten bisuala.