Edukira zuzenean joan

Gego. Infinitua neurtzen

Ehundura 90/51 (Tejedura 90/51), 1990

Info gehiago

Iruzkinak

Zomorroa 87/10 (Bicho 87/10), 1987

Izenburua:
Zomorroa 87/10 (Bicho 87/10), 1987
Erakusketa:
Gego. Infinitua neurtzen
Gaiak:
Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Kolorea | Konposizioa | Lan-prozesua | Lerroa | Tamaina | Teknika eta materialak
Mugimendu artistikoak:
Abstrakzio Geometrikoa
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Gego,

1987 eta 1991 bitartean, Zomorroak eta Zomorrotxoak izeneko sailak sortu zituen Gegok. Haiek izan ziren artistak hiru dimentsiotan eginiko azken lanak, eta haietako batzuk atal honetan daude ikusgai.

Hemen ondoan diren Ehundurak bezalaxe, bi sailok formatu txikiko piezaz osatuak dira, eta sentiberatasun are intimoagoa eta pertsonalagoa islatzen dute. Zomorroak saileko obrek geometriaren, formaren eta lauki-sarearen kolapsoa eta erabateko deformazioa adierazten dute, hau da, ordura arte Gegoren lanetan ezaugarri iraunkor eta nabarmenak izandako elementuen kolapsoa eta erabateko deformazioa. Forma finkoek ezartzen dituzten mugetatik askaturik, artistak konfigurazio organikook sortu zituen.

Sailaren jatorrizko tituluan ageri den gaztelaniazko “bicho” hitza (“zomorroa” euskaraz) intsektuak edo animalia txikiak adierazteko erabiltzen bada ere, ezereza den zerbait adierazteko ere balio du. Zomorroak izeneko obrak eraikuntza-sistema prekario batean oinarrituta daude, eta, haiek egiteko, beste obra batzuetatik harturiko piezak eta bere estudioan aurkitutako material berrerabiliak baliatzen zituen Gegok. Kasu honetan, tituluak berak adierazten duen bezala, saileko hamargarren obra da aurrean dugun hau, 1987an egina. Metalezko sare margotu bat da, eta haren erretikula-egitura deformatuta eta eraldatuta ageri da, ensanblaje kaotiko bat balitz bezala. Aurreikusterik ez dagoen itxura du, hamaikatxo forma, kolore eta testurarekin osatua, eta irekiagoa eta arinagoa den egitura irregular bat sortzen du.

BESTE ATALAK

Sarrera

Gego. Infinitua neurtzen, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Titulurik gabea, 1955

Gego. Infinitua neurtzen, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Mugimendu dinamikoa (Movimiento dinámico), 1960

Gego. Infinitua neurtzen, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Titulurik gabea, 1964

Gego. Infinitua neurtzen, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Esfera (Sphere), 1959

Gego. Infinitua neurtzen, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Oihana (Selva), 1964

Gego. Infinitua neurtzen, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Litografia tolestua (Litografía plegada), 1966

Gego. Infinitua neurtzen, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Titulurik gabea, 1969

Gego. Infinitua neurtzen, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Turrustak (Chorros), 1970

Gego. Infinitua neurtzen, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Zutabea (Erretikularea karratua) [Columna (Reticulárea cuadrada)], 1972

Gego. Infinitua neurtzen, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Enborra 5 zk. (Tronco nº 5), 1976

Gego. Infinitua neurtzen, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Zazpi ikosidodekaedro (Siete icosidodecaedros), 1977

Gego. Infinitua neurtzen, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Titulurik gabea, ca. 1987

Gego. Infinitua neurtzen, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Paperik gabeko marrazkia 76/4 (Dibujo sin papel 76/4), 1976

Gego. Infinitua neurtzen, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Paperik gabeko marrazkia (Dibujo sin papel), 1985