Gego. Infinitua neurtzen
Enborra 5 zk. (Tronco nº 5), 1976
Titulurik gabea, ca. 1987
Iruzkinak
Zazpi ikosidodekaedro (Siete icosidodecaedros), 1977
- Izenburua:
- Zazpi ikosidodekaedro (Siete icosidodecaedros), 1977
- Erakusketa:
- Gego. Infinitua neurtzen
- Gaiak:
- Artea eta zientzia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Bolumena | Espazioa | Forma | Geometria | Konposizioa | Lan-prozesua | Natura | Matematika | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Abstrakzio Geometrikoa
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Gego,
1976an, Gego Esferak izeneko beste sail bat lantzen hasi zen, eta obra haiek argi erakusten dute artistak geometriarekiko zuen lilura. Lan haiek eredu matematiko bat erabiliz egin bazituen ere, espazioko formen pertzepzioaren eta alterazioaren anbiguotasunarekin esperimentatzen jarraitu zuen Gegok.
Esferak saileko lanak —Turrustak eta Enborrak sailetakoak bezalaxe— artearen, zientziaren eta naturaren fusiotik jaio ziren. Pieza horiek sortu ahal izateko artistak kalkulu matematiko zehatzak egin behar izan zituen, baina obrek gainditu egiten dute logikaren eta arrazoiaren arabera haien formarengandik itxaron zitekeena.
Forma esferikoek zehatzak badirudite ere, sail honetan Gegok hainbat modutan esperimentatu zuen esferen arteko deformazio eta loturarekin. Esate baterako, obra bakarrean batu zituen zenbait objektu esferiko —Zazpi ikosidodekaedro lan honetan, kasu—, baina baita unitate indibidualak sortu ere, atal honetan ikusgai dauden beste lan batzuetan egin zuen bezala. Aldaketak sotilak zirenean ere, sortze-prozesuaren emaitza ezin aurreikusizkoa, ustekabekoa izan zedin nahi zuen Gegok. 1977tik aurrera osatu zuen Esferak sailean, pentagonoetan eta triangeluetan oinarritutako egitura zurrunak erabili zituen, baina beste aldaera batzuk ere aztertu zituen. Artistak paralelismoak ezartzen zituen sail honetako metalezko egitura nahaspilatuen eta kosmosean dauden gorputz zerutar edo izar-konstelazioen artean. Konparazio horrek nolabaiteko batasun-sentsazioa ekarriko luke gogora, zeinean modu harmoniatsuan integratzen baita elementu bakoitza osotasun handiago baten barruan.