Ehundura 90/51 (Tejedura 90/51), 1990 | Artitz Guggenheim Bilbao"> Ehundura 90/51 (Tejedura 90/51), 1990 | Artitz Guggenheim Bilbao"> Ehundura 90/51 (Tejedura 90/51), 1990 | Artitz Guggenheim Bilbao"> Ehundura 90/51 (Tejedura 90/51), 1990 | Artitz Guggenheim Bilbao">

Edukira zuzenean joan

Gego. Infinitua neurtzen

Paperik gabeko marrazkia (Dibujo sin papel), 1985

Info gehiago

Zomorroa 87/10 (Bicho 87/10), 1987

Info gehiago

Iruzkinak

Ehundura 90/51 (Tejedura 90/51), 1990

1988 eta 1991 bitartean, Gegok Ehundurak saila egin zuen, paper gainean ostu zuen azkena. Lan haietako batzuk ikusgai daude atal honetan. Sail horretako obrek lotura estua dute artistaren inguruabar pertsonalekin, izan ere, gaixotasun batetik suspertzen ari zela egin zituen gehienak: eriondo hartan, Gegok sutsuki jarraitu nahi zuen bere ikuskariak islatzen.

1990ean familiari idatzitako gutun batean zioenez, ohean gaixorik egon arren, asko irakurtzen omen zuen, eta paper-zerrendak “ehuntzen” ematen omen zuen denbora.

Ehundurak saileko obrak intimoak dira, ludikoak eta formatu txikikoak; artistaren erreprodukzioetatik hartutako paper-zerrendak, aldizkarietako orriak edo bestelako paperkiak elkarri lotuta sortu zituen. Tituluei dagokienez, Gegoren gainontzeko sail berantiarren ikuspegi sistematiko bertsuari jarraitzen diote. Horrenbestez, pieza honen izenburuak adierazten du saileko berrogeita hamaikagarren obra dela eta artistak 1990ean egin zuela. Gegok kontu handiz ebakitzen zuen papera segmentu luzanga eta uniformetan, eta trebetasunez elkartzen zituen bata bestearekin. Konplexutasun liluragarria darien konposizio korapilatsu eta dinamikoak sortzen zituen horrela.

Kasu honetan, artistak moda-aldizkari bateko orrialde bat erabili zuen oinarri moduan; jantzitako bi emakume ageri dira bertan, posatzen. Konposizioa zeharkatzen duten paper-zerrenda gurutzatuek, baina, eten egiten dute bi figura horien irudikapena. Interakzio horrek bereziki deigarriak zaizkigun patroi eta diseinu bakanez osatutako geometria sortzen du.

BESTE ATALAK

Sarrera

Gego. Infinitua neurtzen, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Titulurik gabea, 1955

Gego. Infinitua neurtzen, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Mugimendu dinamikoa (Movimiento dinámico), 1960

Gego. Infinitua neurtzen, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Titulurik gabea, 1964

Gego. Infinitua neurtzen, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Esfera (Sphere), 1959

Gego. Infinitua neurtzen, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Oihana (Selva), 1964

Gego. Infinitua neurtzen, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Litografia tolestua (Litografía plegada), 1966

Gego. Infinitua neurtzen, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Titulurik gabea, 1969

Gego. Infinitua neurtzen, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Turrustak (Chorros), 1970

Gego. Infinitua neurtzen, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Zutabea (Erretikularea karratua) [Columna (Reticulárea cuadrada)], 1972

Gego. Infinitua neurtzen, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Enborra 5 zk. (Tronco nº 5), 1976

Gego. Infinitua neurtzen, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Zazpi ikosidodekaedro (Siete icosidodecaedros), 1977

Gego. Infinitua neurtzen, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Titulurik gabea, ca. 1987

Gego. Infinitua neurtzen, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Paperik gabeko marrazkia 76/4 (Dibujo sin papel 76/4), 1976