Gego. Infinitua neurtzen
Zutabea (Erretikularea karratua) [Columna (Reticulárea cuadrada)], 1972
Zazpi ikosidodekaedro (Siete icosidodecaedros), 1977
Iruzkinak
Enborra 5 zk. (Tronco nº 5), 1976
- Izenburua:
- Enborra 5 zk. (Tronco nº 5), 1976
- Erakusketa:
- Gego. Infinitua neurtzen
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Bolumena | Espazioa | Forma | Geometria | Lerroa | Tamaina | Natura | Pertzepzioa | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Abstrakzio Geometrikoa
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Gego,
1974 eta 1981 bitartean, Gegok Enborrak izeneko saila sortu zuen, naturan topatzen ditugun zuhaitz-enborren bertikaltasuna oinarri harturik. Lan horietan, lengoaia geometrikoa eta ikerketa formal abstraktuak konbinatu zituen artistak, eta, horren emaitza gisa, forma erretikularrak arakatu zituen. 1976an egindako Enborra 5 zk. eskultura eseki bat da, sistema triangeluar batean oinarritutako metalezko alanbrez osatua. Egitura zilindriko bertikalaren oinarrian matrize bat ageri da, elkarri loturiko triangeluz osatua, zeinek sare metaliko malgu bat osatzen baitute.
Gegoren Enborrak saileko lanek forma organiko eta geometrikoak nahasten dituzte naturaren eta eraikuntzaren arteko fusioa sortzeko, baita lerro zuzenen eta makurren arteko fusioa ere. Atal honetan daude ikusgai, hain zuzen, sail horretako zenbait lan. Metalezkoak eta finak izaki, alanbreek kontrastea egiten dute inguruko espazioarekin, eta gardentasun- eta iragazkortasun-efektua eragiten dute.
Sail honetako obra bakoitzak bere presentzia propioa du, besteak ez bezalakoa. Enbor batzuk meheak eta garaiak dira; beste batzuk, berriz, zabalagoak eta baxuagoak. Pieza bakoitzak forma eta tamaina jakin bat du, eta askotariko adierazpen eta sentsazio bisualak eragiten ditu horrek.