Edukira zuzenean joan

Gego. Infinitua neurtzen

Turrustak (Chorros), 1970

Info gehiago

Enborra 5 zk. (Tronco nº 5), 1976

Info gehiago

Iruzkinak

Zutabea (Erretikularea karratua) [Columna (Reticulárea cuadrada)], 1972

Izenburua:
Zutabea (Erretikularea karratua) [Columna (Reticulárea cuadrada)], 1972
Erakusketa:
Gego. Infinitua neurtzen
Gaiak:
Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Bolumena | Espazioa | Forma | Geometria | Lerroa | Mugimendua | Ilusio optikoak | Teknika eta materialak
Mugimendu artistikoak:
Abstrakzio Geometrikoa
Artelan motak:
Eskultura
Aipatutako artistak:
Gego,

Lan hau 1972an sortua da, eta Zutabea (Erretikularea karratua) du izena. Liraina eta bertikala da, eta metalezko sare gainjarrien geruza karratu batzuek osatzen dute, zeinak libreki zintzilikatuta baitaude, bata bestearen gainean. Hala, zutabe formako konfigurazio angeluzuzen bat sortzen dute. Geruza horiek, grabitatearekin eta espazio negatiboarekin uztartuta, forma eseki, dotore eta zeharrargi bat eratzen dute.

Alanbrezko eskultura hau bere sinpletasunak bihurtzen du maisulan: sabaira finkaturiko lau alanbre bertikal ditu forma lerrozuzeneko eskultura etereoaren gainetik, eta lau alanbre bertikal horiexek dira egitura guztiaren oinarria. Sabaiko kakoek modu diskretuan eusten diote piezari, eta horrek areagotu egiten du esekidura-ilusioa. Erdiko lau alanbreek eskulturaren hiru metro pasatxoko garaiera zeharkatzen dute, eta apenas ikusten dira, zeharkatzen dituzten sare karratuen pean. Eta gerora berriz agertzen dira, ondo ikusteko moduan, malko formako berun beltzek abailduta. Berunezko malko horiek mutur banatatik daude zintzilik, eta piezak dituen masa solido bakarrak dira.

Eskulturaren erdialdea karratu-formako alanbre-sarez eginda dago. Geruza bakoitzak 1,2 x 1,2 m neurtzen du, eta euskarri-lana egiten duten lau alanbre bertikaletan daude pilatuta. Artistak eskuz deformatu eta kurbatu zituen alanbre finez egindako geruzok, eta hiru dimentsio izatearen sentsazioa eman zien horrela. Geruzak, beraz, ez dira lau-lau geratzen, baizik eta zabaldu egiten dira espazioan. Alanbrezko paisaia topografiko horien makina bat geruza modu irregularrean banatzen dira ardatz bertikalean barrena. Geruzak fisikoki nahasten ez badira ere, ikuspegi bisualetik nekez bereizten dira elkarrengandik: estratifikazio horrek iruzur egiten dio begiari, mugimenduaren efektu optikoa sortzen baitu. Badirudi formaren zehaztasuna desagertu eta berriro agertzen dela, segun eta ikuslea non dagoen kokaturik. Materialak eurak berez hauskorrak badira ere, ertz irregularrek eta artistak euskarri metalikoa manipulatzeko orduan izaniko zakartasunak tentsio-karga handia ematen diote obrari.

Artelan honen eta inguruan dituen beste metalezko eskultura eseki batzuen bidez, artistak hautsi egin zituen eskultura tradizionalaren eta espazio-irudikapenaren konbentzioak lerroaren, espazioaren eta bolumenaren arteko erlazioa arakatu ahal izateko. Haren erretikula-itxurako egiturek desafio egiten diote grabitateari, eta mugimendu-, arintasun- eta gardentasun-sentsazioa eragiten dute.

BESTE ATALAK

Sarrera

Gego. Infinitua neurtzen, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Titulurik gabea, 1955

Gego. Infinitua neurtzen, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Mugimendu dinamikoa (Movimiento dinámico), 1960

Gego. Infinitua neurtzen, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Titulurik gabea, 1964

Gego. Infinitua neurtzen, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Esfera (Sphere), 1959

Gego. Infinitua neurtzen, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Oihana (Selva), 1964

Gego. Infinitua neurtzen, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Litografia tolestua (Litografía plegada), 1966

Gego. Infinitua neurtzen, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Titulurik gabea, 1969

Gego. Infinitua neurtzen, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Turrustak (Chorros), 1970

Gego. Infinitua neurtzen, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Zutabea (Erretikularea karratua) [Columna (Reticulárea cuadrada)], 1972

Gego. Infinitua neurtzen, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Enborra 5 zk. (Tronco nº 5), 1976

Gego. Infinitua neurtzen, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Zazpi ikosidodekaedro (Siete icosidodecaedros), 1977

Gego. Infinitua neurtzen, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Titulurik gabea, ca. 1987

Gego. Infinitua neurtzen, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Paperik gabeko marrazkia 76/4 (Dibujo sin papel 76/4), 1976

Gego. Infinitua neurtzen, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Paperik gabeko marrazkia (Dibujo sin papel), 1985

Gego. Infinitua neurtzen, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Ehundura 90/51 (Tejedura 90/51), 1990

Gego. Infinitua neurtzen, Iruzkina, 2023

Info gehiago

Zomorroa 87/10 (Bicho 87/10), 1987

Gego. Infinitua neurtzen, Iruzkina, 2023

Info gehiago