Gego. Infinitua neurtzen
Titulurik gabea, 1969
Zutabea (Erretikularea karratua) [Columna (Reticulárea cuadrada)], 1972
Iruzkinak
Turrustak (Chorros), 1970
- Izenburua:
- Turrustak (Chorros), 1970
- Erakusketa:
- Gego. Infinitua neurtzen
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Espazioa | Lan-prozesua | Lerroa | Mugimendua | Tamaina | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Abstrakzio Geometrikoa
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Gego,
1970ean, Gego arreta handiagoz hasi zen aluminioarekin lan egiten. Material malgu hura bere kabuz manipula zezakeen, eta, horri esker, aurrerantzean ez zuen soldatzaileen laguntzarik behar izan bere egiturak sortzeko, beraz, autonomoago bihurtu zen obra berriak ekoizteko zereginean —atal honetan ikusgai daude lan haietako batzuk—. Garai hartan, eskulturaren ezaugarriak birplanteatzen hasi zen, eta zenbait kontzeptu landu zituen, hala nola hauskortasuna, tentsioa eta grabitatea.
Turrustak saileko lanak espazioan zintzilik dauden metalezko egiturak dira. Beste obra batzuetan ez bezala, Turrustetan lerroak ez daude etengabeko ebakiduran, baizik eta bertikalki jausten dira lurrera, itxuraz modu desordenatuan. Hemen, pisuaren eta “erorketaren” irudiak ematen du aditzera grabitatea, eta metalezko hagaxkek, aldiz, ura, likidoa eta denboran esekirik geratutako mugimendua iradokitzen dituzte, arinki kulunkatzen eta askatasun osoz hedatzen direla. Horrek guztiak arintasuna eta sotiltasuna ematen dizkio obrari: badirudi etengabe dabilela espazioan eraldatzen.
Begi bistakoa da zer-nolako xehetasunez eta zehaztasunez exekutatu zituen Gegok hiru dimentsioko sare hau osatzen duten elkarri lotutako alanbreak eta lerro solte elkargurutzatuak. Bisualki interesgarria den testuradun sare horretan alanbreak gurutzaturik eta gainjarririk ageri dira, eta mugimendu- eta arintasun-sentsazioa transmititzen duen konfigurazio nahaspilatsu bat sortzen da. Lana hainbat neurri eta formatan aurkezten da, piezari nolabaiteko organikotasuna emanaz. Gegok New Yorken aurkeztu zuen lehenbizikoz sail hori, eta, geroago, 1971n, Caracasen.