Edukira zuzenean joan

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura

hezkuntza-edukia

Errenazimentua eta perspektiba

Izenburua:
Errenazimentua eta perspektiba
Erakusketa:
Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura
Gaiak:
Perspektiba | Europa | Italia | Filippo Brunelleschi
Mugimendu artistikoak:
Errenazimentua

Errenazimentua XV. eta XVI. mendeetan zehar Mendebaldeko Europan garatu zen kultura-joera da. Alor asko barne hartu zituen, baina arteei eta zientziei lotzen zaie bereziki. Ikusizko garai berri bat sortzeko Errenazimentuaren ekarpen nagusia ikuspegi konikoa izan zen: sistema matematiko horren bidez, hiru dimentsioko objektu bat bi dimentsioko eremu batean proiekta daiteke. Filippo Brunelleschi arkitekto italiarrak asmatu zuen, Florentziako Santa Maria del Fiore basilikako kupula diseinatzen zuen bitartean. Gerora beste hainbat italiarrek onduko zuten, hala nola, Leon Battista Alberti-k, Massaccio-k eta Piero della Francesca-k. Erwin Panofsky arte-historalari alemanak 1927ko Perspektive als simbolische Form” (Perspektiba forma sinboliko gisa) lanean proposatu zuen Errenazimentuan ezarri zen puntu finko baten araberako perspektiba horrek ez zuela abiaburu errealitate objektiboa, gizakien ikusmena edo ikuspena, baizik eta mundua ikusteko modu jakin bat.