Edukira zuzenean joan

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura

hezkuntza-edukia

Inpresionismoa: ikus-hautemate berria

Izenburua:
Inpresionismoa: ikus-hautemate berria
Erakusketa:
Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura
Gaiak:
Artearen historia | Argia | Erakusketak | Frantzia | Claude Monet | Edgar Degas
Mugimendu artistikoak:
Inpresionismoa

Inpresionismoa XIX. mendearen amaieratik aurrera garatu zen Europan, oro har, Frantzian. Inpresionistek alde batera utzi zituzten tradiziozko irudikatze ilusionistak —akademietako pinturen ezaugarri— eta argiaren efektu iheskorrak eta irudiak hautemateko moduen berezitasunak aztertu zituzten. Edgar Degas, Édouard Manet eta Claude Monet pintore frantsesek, baita Mary Cassat estatubatuarrak ere, baliabide estilistiko asko partekatu zituzten, hala nola, pintzelkada askea eta ilun-argiak erabiltzeari uko egitea. 1874an egin zuten lan inpresionisten lehenengo erakusketa, Nadar —Gaspar-Félix Tournachon-en (1820–1910) ezizena— argazkilariaren aretoetan. Esku hartu zuten 39 pintoreen artean Degas eta Monet zeuden; izan ere, azken horren lan batek —Inpresioa: eguzki atera berria (Impression soleil levant, 1872)— izena eman zion mugimenduari.