Edukira zuzenean joan

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura

hezkuntza-edukia

Zinema agertzea

Paris, 1895eko abenduaren 28a: Lumière anaiek, zinematografoaren sortzaileek, ikusle askoren aurrean dokumentazio-irudi batzuk erakutsi zituzten: Lyongo lantegi batetik beharginak irteten, horma baten eraistea, itsasontzi bat abiatzen eta tren bat geltokira heltzen (ikusleak aurrean eramango zituela ematen zuen). 1919an, Dziga Vertov-ek (1896–1954) —lan esperimentalen egilea, adibidez, Gizona kamararekin (1929)— eta beste hainbat errusiar zinemagilek Kinoks (Begi-Zinema) taldea sortu zuten. Talde horrek ohiko zinemaren osagai guztiak ukatzen zituen: aurrez idatzitako gidoia, antzezle profesionalak, estudioetan grabatzea, dekoratuak eta abar. Helburu zuen “egia zinematografikoa” jasotzea eta horretarako egunerokotasunaren zatiak erakusten zituzten, begiak hauteman ezin zezakeen “egia sakonagoa” ezagut zedin.