Edukira zuzenean joan

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura

hezkuntza-edukia

Irudia ikasbide

1658an Johann Amos Comenius-ek, teologo, filosofo eta irakasle txekiarrak —“pedagogiaren aita” ezizena eman izan zaio—, irudi bidez latina ikasteko lehenengotariko metodoa argitaratu zuen: Orbis Pictus. Egun lan hori haurrentzako lehenengo irudidun liburua izan zela jotzen da. Eliza katolikoak mesfidantzaz hartu zuen irudien hedatzea eta demokratizatzea, irakasleek, baina, bikain iritzi zioten, tresna laguntzailetzat baitzuten irudia. Hala hasi zen irudien, informazioa jasotzearen eta barneratzearen arteko lotura estua.