Edukira zuzenean joan

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura

hezkuntza-edukia

Bideoaren iraultza

Industriatik at bideo-teknologia eskuragarri jarri zenean, 1965ean, hots, Sony Portapak kamera merkaturatu zenean, irudien ekoizpenean iraultza izan zen, kamera eta grabatzaile hori eramangarria eta erabilerraza baitzen eta mugimendudun irudiak merke produzitzeko aukera eskaini baitzuen. Oro har, bideo-artea —Nam June Paik hegokorearra buru— nazioarteko kultura-testuinguru zailean sortu zen; Vietmango gerraren aurkako bakezaletasunak sustatu zuen, baita 1960ko hamarkadaren bukaerako arraza- eta sexu-askatze mugimenduek ere. Bideoa, gainera, tresna eraginkorra izan zen hasierako artista feministentzat.