Edukira zuzenean joan

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura

hezkuntza-edukia

Irudi bidez deskribatu

Holandan, ikusizko kultura funtsezko osagaia zen gizartean: ikusizko arteak autoerrepresentaziorako biderik zaharrena eta nagusiena ziren eta ikusizko kulturak gizarteak berari buruz zuen ezagutza islatzen zuen. Artelantzat ditugunetatik at, garai hartan hainbatetan irudiak ugaldu ziren: liburuetan inprimatu ziren, tapizetan eta zapietan josi edo brodatu, lauzetan pintatu eta, nola ez, hormetan markoa jarrita eskegi. Holandako artistek pintura errealitatea deskribatzeko tresnatzat zuten, ez horren imitazio fideltzat. Ikuspuntu aldaketa horixe da, hain zuzen, Svetlana Alpers arte-historialari estatubatuarrak adierazi duen legez, garaiko Holandako eta Italiako arteak bereizi zituen ezaugarria.