Edukira zuzenean joan

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura

hezkuntza-edukia

Irudiaren industrializazioa

Izenburua:
Irudiaren industrializazioa
Erakusketa:
Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura
Gaiak:
Artearen demokratizazioa | Europa
Teknikak:
Litografia

1796an Aloïs Senefelder musikari eta antzerkigile alemaniarrak litografia asmatu zuen: arkatz koipetsu eta harri baten bidez edozein testu edo irudi inprima zitezkeen. 1798an teknika horren urrats guztiak ondo definitu zituen, prozedurari “inprimatze kimiko” izena eman zion, patentea aitortu eta Europan zehar zabaldu zuen. Partiturak, mapak edo publizitaterako horma-irudiak merke erreproduzitzeko erabili zen eta hala, gerora irudidun prentsa izango zenaren jaiotza eragin zuen.