Edukira zuzenean joan

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura

hezkuntza-edukia

Telebistako irudiak

Telebista —tele (grekeraz urruntasuna) eta visio (latinez ikusmena) hitzetatik eratortzen da— irudiak eta soinuak urrunera igortzeko eta urrunetik jasotzeko sistema da. Telebistaren kontzeptua aspaldikoa da: Galieo Galilei (1564–1642) astronomo eta matematikari italiarrak, beste aurrerabideen artean, teleskopioa hobetu zuen eta 1884an Paul Nipkow (1860–1940) ingeniari alemaniarrak aurrerapauso handia eman zuen, lehenengo telebista-sistema elektromagnetikoa sortu baitzuen: kiribilean kokatu zituen hainbat zulo karratu disko metaliko batean eta diskoari eraginda zulo bakoitzak argi-seinale bat hartzen zuen —objektua zein urrun zegoen arabera seinalearen intentsitatea aldatzen zen—. Dena den, XX. mendearen hasierako hamarkadetan garatu zen telebista elektromekanikoa: Europan John Baird eskoziarraren eskutik (BBCk igorri zituen lehenengo emanaldiak Ingalaterran, 1927an) eta AEBn Charles Jenkins-i esker (CBS eta NBC, 1930ean). Komunikabide izateaz gain, egun telebista irudi bidez gune publikoak sortzeko sistema da.