Edukira zuzenean joan

Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura

hezkuntza-edukia

Irudia sarean

Internet elkarri lotutako komunikazio-sareen multzoa da. 1969an du jatorria, ordenagailuen arteko lehenengo konexioa egin zenean: AEBko hainbat unibertsitateren arteko elkar-lotura horri ARPANET deitu zitzaion. Internetek eskaintzen dituen zerbitzuetatik World Wide Web-ek edo sareak arrakasta handia izan du; hain handia, ezen bi terminoak nahasten diren. Sarea protokolo-multzo bat da eta horien bidez, modu errazean kontsulta daitezke hipertestu artxiboak. Internetek pertsonak hurbiltzen ditu bideokonferentziei esker, satelite-irudiak ikusteko eta mundua web kameren bidez aztertzeko aukera ematen du eta edonora bideoak eta argazkiak masiboki igortzen ditu. Egun arte-eredu berriak sustatzeko eta hedatzeko duen indarraren lekuko gara. Ikusizko kulturaren ezaugarrietan izan duen eragina gurpila edo argindarra asmatzearekin pareka daiteke.