hezkuntza-edukia
Mugimendua irudietan
- Izenburua:
- Mugimendua irudietan
- Erakusketa:
- Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura
- Gaiak:
- Argazkigintza | Eragin artistikoa | Mugimendua | AEB | Frantzia | Eadweard Muybridge | Étienne Jules Marey
Argazkigintzak ikusizko kulturari egin zion lehenengotariko ekarpen garrantzitsua mugimendua azaltzen duten irudiak izan ziren. Izan ere, ibiltzearen eta korrika egitearen mekanismoak, adibidez, begi hutsez ezin dira hauteman. 1872tik aurrera, zenbait argazkilarik, esaterako, Eadweard Muybridge-k AEBn eta Étienne Jules Marey-k Frantzian, mugimendua kameraren bidez sistematikoki aztertu zuten. Argazkigintzaren bidez mugimendua ikertzea liluragarria izan zen Europako xx. mende hasierako pintoreentzat, garaiko errealitate aldakorra aditzera emateko lengoaia berri bila baitzebiltzan.